Efizientzia energetikoaren aldeko apustua egin du Barakaldoko Etxebizitza Arloak eraikinak birgaitzeko laguntzetan - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Efizientzia energetikoaren aldeko apustua egin du Barakaldoko Etxebizitza Arloak eraikinak birgaitzeko laguntzetan

Efizientzia energetikoaren aldeko apustua egin du Barakaldoko Etxebizitza Arloak eraikinak birgaitzeko laguntzetan

2021/06/24


Eraikinak birgaitu eta igogailuak jartzeko laguntzetarako eskariak egiteko epea gaur zabaldu dela iragarri du Udalak, eta hiru hilabetez luzatuko da.

2000. urtean hasitako hiriaren hirigintza-eraldaketarekin jarraitzeko. Hori dela eta, aurten % 18 handitu da dirulaguntza horietara bideratutako kopurua 2020ko deialdiarekin alderatuta, 200.000 eurora iritsi arte.

Berrikuntza gisa, oraingo honetan energia-efizientziaren aldeko apustu irmoa egiten da, diruz lagun daitekeen kontzeptu handiena baita, 90.000 eurorekin. "Fatxadak hobeto isolatuz gero, egoiliarrek dirua aurreztuko dute eta etxebizitzak jasangarriagoak izango dira, eraikinen estetika hobetzeaz gain", azpimarratu du Udalak.

Fatxadak eraberritzeko eta eraikinetako egiturazko obrez gain, laguntza horiek igogailuak jartzeko ere badira, eta, beraz, eraikinen iriste-erraztasuna hobetzeko aukera ematen dute. "Barakaldon urte asko daramatzagu esparru horretan aurrera egiten, baina oraindik ere adinekoak edo mugikortasun murriztua dutenak eskailerak igo behar dituzte etxebizitzara sartzeko", gogorarazi du Udalak.

LAGUNTZEI BURUZKO INFORMAZIOA
Barakaldoko etxebizitzak birgaitzeko laguntzetan interesa dutenek Eretza udal hirigintza-sozietatearekin jarri behar dute harremanetan, telefonoz (944 045 225) edo aurrez aurre (Gaztainadi kaleko 8. zenbakian dauden bulegoetan). Hala ere, laguntza-eskaerak Udalean dagoen Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) eta Gurutzeta eta Clara Campoamor zentro zibikoetan aurkeztu behar dira.

Dirulaguntzak eskuratzeko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa udalaren web-orriko Egoitza Elektronikoan kontsulta daitezke (www.barakaldo.eus).

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook