Ehun bat pertsona elkartu dira Barakaldo BizkaiaGO! ekimenean, Bizkaiko EAJ-PNVk hiritarrei zuzendutako abian jarri duen parte hartze egitasmoa - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Ehun bat pertsona elkartu dira Barakaldo BizkaiaGO! ekimenean, Bizkaiko EAJ-PNVk hiritarrei zuzendutako abian jarri duen parte hartze egitasmoa

Ehun bat pertsona elkartu dira Barakaldo BizkaiaGO! ekimenean, Bizkaiko EAJ-PNVk hiritarrei zuzendutako abian jarri duen parte hartze egitasmoa

2014/10/04


 Barakaldon ospatu da gaur goizean BizkaiaGO! ekimenaren beste ekitaldi bat, Bizkaiko EAJ-PNVk hiritarren parte hartzerako sustatzen duen ekimena, eta enplegua sortzeko eta ekonomia suspertzeko proposamenak pentsatzen jar daitezen, herrialde osoan mila bat pertsona mugiaraziko dituena. Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidentea, izan da Ezkerraldeko Enpresak Garatzeko Zentrora (CEDEMI) hurbildu diren ehun bat pertsonei ongietorria eman diena. “Barakaldon gaude, Bizkaiko bigarren udalerria eta Euskadiko laugarrena, Ezkerraldearen bihotzean. Herri honek, eskualdea osatzen duten gainerako guztiak bezala, badaki zer den krisialdi garaian aurrera ateratzea”, adierazi du Atutxak. Eta errealitate honi aurre egiteko “gizarteak dituen beharrizan berrietara egokitzeko lana egin behar dugu, politikarekin eta politikariekin bestelako harremana izan nahi duen gizartea osatzeko. Horrexegatik sortu zen BizkaiaGo!, pertsonak gure ekimen politikoaren erdian daudelako, pertsonak helburu direlako”.

Baina, dudarik gabe, BizkaiaGO! egitasmo honetako benetako protagonistak izan dira Ezkerraldeko eta Meatzaldeko udalerrietatik etorri diren gizon eta emakumeak. Adin eta izaera guztietako hiritarrak, EAJ-PNVrekin inolako zerikusirik ez dutenak eta gaika banatu diren mahaiak partekatu dituztenak (enplegua eta suspertze ekonomikoa, politika sozialak, ingurumena eta turismoa, kultura eta sormen industriak, gazteria, gobernu ona, landa garapena eta lehen sektorea, teknologia berriak eta etorkizuneko sektoreak,hezkuntza eta prestakuntza) talde jeltzaleak Eusko Jaurlaritzan, Foru Aldundian edo inguruko udaletan dituen herri kargudunekin.

BizkaiaGO! talde jeltzaleak hurrengo hilabeteotan garatuko duen anbizio handiko prozesu parte hartzaile hau, enplegu eta suspertze ekonomikoa du helburu. Herrialdeko eskualdeetan egingo den ekitaldi bakoitzean ehun bat pertsona hamar mahairen inguruan elkartuko dira , mahai bakoitzean gai zehatz bat jorratzeko eta horren inguruko proposamenak prestatzeko. Lanketa honen helburu nagusia izango da enplegua sortzea eta suspertze ekonomikoari laguntzea. Ekimen honen bidez euskal gizartearen aniztasuna baliatzea bilatzen da etorkizunerako gai garrantzitsu batzuen inguruan hausnartzeko, hala nola enplegua, hezkuntza, gazteria, suspertze ekonomikoa, politika sozialak, ingurumena eta turismoa, kultura eta sorkuntza industriak, etorkizuneko sektoreak eta teknologiak, gobernua edo nekazal garapena. Getxo, apirilean, eta Lekeitio, ekainean, jardunaldi hauek hartu zituzten lehenengoz.

CEDEMIren egoitzan elkartu dira besteak beste Jose Luis Bilbao Foru Ahaldun Nagusia; Unai Rementería Irene Pardo, Itziar Garamendi, Imanol Pradales, Pilar Ardanza eta Iosu Madariaga foru ahaldunak; eskualdeko alkate jaun andreak,besteak beste Ricardo Ituarte (Santurtzi), Josu Bergara (Sestao), Xabier Cuéllar (Trapagaran), Saulo Nebreda (Ortuella), Maite Etxebarria (Abanto-Zierbena), Borja Liaño (Muskiz) eta Marce Elorza (Zierbena), eta eskualdean alkatetzarako hautagai izango direnak, besteak beste Amaia del Campo (Barakaldo), Aintzane Urkijo (Santurtzi), Iñigo Ortuzar (Zierbena) eta Javier Aranburuzabala (Portugalete).

Atutxak ekimen parte hartzaile honen bidez sortuko diren proposamen interesgarrienekin 2015eko udal eta foru hauteskundeetarako hauteskunde egitasmoa osatzeko konpromisoa adierazi du “Konbentzituta gaude, horrela eginik, herri honetako gizon eta emakumeen laguntasunarekin, herriari itxaropena, ilusioa eta etorkizuna itzultzea lortuko dugula” amaitu du Bizkaiko EAJ-PNVren agintari gorenak. “Barakaldo BizkaiaGO! ez da orain eta hemen amaituko. Atea zabalik dago zuon artean gaur CEDEMI egoitza honetan hasi den harremana manten dadin. Komunikazio sareak bilbatzea nahiko genuke, eta gure arteko sareez aparte, zuen artean ere sortzea nahiko genuke, aurreko batzuetan egin izan duzuen moduan” animatu ditu Atutxak. “Hurrengo urratsa izango da mahai bakoitzean jaso diren ondorio eta hausnarketa horiek guztiak batzea. Hitza ematen dizuegu lan horretan buru belarri sartuko garela. Irakurri egingo ditugu, berraztertu eta gure artean partekatuko ditugu. Guretzat lan material garrantzitsua da lehen eskutik datorrelako. Gizarte bizitzako kezka eta beharrizan ezberdinen ingurukoak, lan sektoreetakoak eta ideologia ezberdinen aldetik sortutakoak; zalantzarik barik, material oso aberasgarria dugu esku artean” eskertu du Bizkaiko jeltzaleen buruak.

Ekitaldia behin amaituta, bertan agertu diren komunikabideek eginiko galderei erantzun die. Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok iragan asteartean egin zituen adierazpenez galdetuta erantzun duenez “ ose Luis Bilbaok ez zuen beste horiek esan dutena adierazi. Zalantzarik ez dugu ilegalitate zantzu edo susmoa antzeman izan den guztietan, Bizkaiko Foru Aldundiak kasuak Ogasuneko ikuskaritzara edo Fiskaltzara eraman izan dituela. Zintzotasuna izan da Jose Luis Bilbaok Bizkaiko Foru Aldundian egin duen lan politikoaren eta kudeaketaren ezaugarririk nabarmenena. EAJ-PNVrentzat zerbitzari publiko izateak esan nahi duenaren erreferente bilakatu da Bilbao ” amaitu du Bizkai Buru Batzarreko presidenteak.

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala