Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko tailerrak Barakaldon - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko tailerrak Barakaldon

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko tailerrak Barakaldon

2017/02/07


Barakaldok otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko zientzia-tailerrak antolatu ditu Clara Campoamor zentroan. Udalak bat egiten du egunarekin emakumeek zientzia munduan sartzeko eta parte hartzeko erabateko eta bidezko aukera izan dezaten.

Aipatu egunean, 11:30ean neska txiki zientzialariei eta beraien familiei (mutil txiki zientzialariak ere gonbidatuta daude) zuzendutako tailerrak jarriko dira martxan, bertan, DNA, paleontologia, astronomia, energia eta CSIren egitekoari buruzko jarduerak egingo dira. “Tailerrak doakoak dira eta emakumeak esparru horretan duen zereginaz barakaldarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko asmoz antolatu dira, bai eta jarduera zientifikoak normalean gizonezkoen eginkizuntzat jotako pentsaera hausten laguntzeko ere” azaldu du Emakume Arloko zinegotzi Rakel Olallak.


Tailerrak, esperimentuak eta jolasak goiz osoan izango dira 14:00ak arte. Goizean zehar `Nagusitzen naizenean emakume zientzialaria izan nahi dut´ saileko bideo laburrak ere emango dira.
Udalak ospakizunarekin bat egiteko “Emakume asmatzaileak” erakusketa antolatu du; emakume asmatzaileak eta beraien asmakizunak gogorarazteko eta ezagutarazteko ez ezik, teknologiaren historian kokatzeko ere baliagarria izango den erakusketa. Honako hauek dira: Hipatia de Alejandra, Catherine Greene, Martha Coston, Melitta Benz, Marion Donoan, Patsy Sherman... “Guztiak dira emakume asmatzaileak eta ekarpen garrantzitsuak egin dizkiote gizarteari, baina ez dute merezitako aitorpena jaso” azpimarratu du Olallak.


Gymkhanan familiartean parte hartuz, astrolabioa, itsas bengalak, programazio hizkuntza, Tip-ez gailua edota leuzemiaren aurkako sendagaiak asmatu zituzten emakumeak ezagutuko ditugu. Proba gaindituz gero, zientzia-jokoen zozketan parte hartzeko aukera ere badago.


Amaitzeko, Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroak bat egingo du ospakizunarekin eta egun horretan udalerriko neska gazte ikertzaileei eta beraien familiei eskainiko die `Motxila ikertzailea´ programa. Jarduera 11:30etik 15:00etara bitartean egingo da.
Joan den urtean, Barakaldoko Udalak egun hau ospatzea erabaki zuen emakumeek zientzian duten papera ikusarazten laguntze aldera.

 

Partekatu:
Twitter Facebook