Eretza udal sozietateak 1.686.180,03 euro berreskuratu ditu, 2017an 12 etxebizitza saldu eta erreserbatzeari esker - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Eretza udal sozietateak 1.686.180,03 euro berreskuratu ditu, 2017an 12 etxebizitza saldu eta erreserbatzeari esker

Eretza udal sozietateak 1.686.180,03 euro berreskuratu ditu, 2017an 12 etxebizitza saldu eta erreserbatzeari esker

2017/06/21


Eretza udal hirigintza sozietateak 2017an higiezinen aktiboak saltzeko joera positiboari ekin dio. Sozietatearen azken kontseiluan (martxoak 27) jakinarazi bezala, udal aktiboak ezagutzera emateko, Barakaldoko Higiezinen Jabetzako Agenteekin (API) hitzarmena sinatzeko erabakiak emaitza onak eman ditu orain arte. Dagoeneko, dozena bat etxebizitza saldu eta erreserbatu dira, eta ekimen horrek 1.686.180,03 euroko sarrera ekarri dio Eretzari.

Azken urteak ez dira oso positiboak izan udal etxebizitzen salmentari dagokionez. 2016an, Arrontegiko hiru etxebizitzen eskriturak sinatzea lortu zen, guztira, 219.138,85 euro (Eretzari % 66,41 dagokio, eta Azpiegiturak erakundeari, % 33,59).


2016ko abenduaren 31n, Eretzako kontuek 400.000 euroko galera izan zuten. Udaleko kontu-hartzaileak kontseiluan ohartarazi zuenez, “higiezinen merkatua aldatzen ez bada, sozietatea desegitera behartuta egongo litzateke”.


Zorionez, azken urteotako joera aldatu egin da 2017an. “Kontseilukideen aurrean martxoan azaldu nuen bezala, Barakaldoko APIrekin sinatutako hitzarmenari esker, zenbait etxebizitza saltzea lortu denez, sozietateari diru-sarrerak ekarri dizkio eta likidezia berreskuratu du” azaldu du Eretzako lehendakari eta Azpiegitura, Hirigintza eta Udal Zerbitzu Arloko zinegotzi Jon Andoni Uriak.


“Hori guztia kontuan hartuta, gure ustez, EH Bilduk Eretza desegiteari dagokionez egindako adierazpenak zentzugabekoak dira. Horrelako mezuak faltsuak izateaz gain, oso kaltegarriak ere badira sozietatearen irudiarentzat, mesfidantza sortzen dutelako erosleengan, bai eta saltzeko edo alokatzeko eragiketa arriskuan jartzen ere. Gainera, urduritasun itzela ere eragiten dute sozietateko langileengan” azpimarratu du Uriak.


Dagoeneko, Arrontegiko 7 etxebizitza saldu dira, eta 845.180,03 euroko sarrera ekarri dio Eretzari (guztiaren % 66,41 dagokio Eretzari, eta % 33,59 Azpiegiturak erakundeari). San Inazion ere 150.000 euroko beste bat saldu da. Bestalde, Arrontegin lau etxebizitza daude erreserbatuta, eta horien guztirako diru-kopurua 691.000 eurokoa da.


“Aurtengo sei hilabete hauetako balantzea nahiko positiboa da aurreko urteekin alderatuz. Gorako joera hori mantentzea espero dugu, bai eta Eretzan libre geratu diren etxebizitzak saltzea ere, sozietatearen egoera ekonomikoa hobetzeko” zehaztu du Uriak. Udal hirigintza sozietateak 7 etxebizitza ditu: 1 Retuerton, eta 6 Arrontegin. Gainera, eraikin horietan 10 garaje ere salgai daude: 7 Retuerton, eta 3 Arrontegin.


GAZTEENTZAKO ETXEBIZITZEN ZOZKETA


Eretzak udalerriko gazteei alokairu merkean emateko etxebizitza bloke bat ere badu Serralta zumarkalean. Udalak, hirigintza sozietatearen bidez, iragan maiatzean abiarazi zituen aipatu blokeak dituen 16 etxebizitzen zozketa egiteko tramiteak.


Ehun bat lagunek eman dute zozketan parte hartzeko izena. Datorren asteartean, ekainak 27, egingo da zozketa Clara Campoamor zentroan.


Eretzak 18-35 urteko gazteentzako txandakako alokairu-programa berritu du, eta horri esker, gazteek emantzipatzeko aukera izango dute eta gehienez 5 urtez, garajea eta trastelekua dituen etxebizitza lortu dezakete hilean 300-390 euro ordainduta.

 

Partekatu:
Twitter Facebook