Esaten dutena esaten dutela, Barakaldoko PSE euskera ikasteko diru-laguntzak murrizten ari da - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Esaten dutena esaten dutela, Barakaldoko PSE euskera ikasteko diru-laguntzak murrizten ari da

Esaten dutena esaten dutela, Barakaldoko PSE euskera ikasteko diru-laguntzak murrizten ari da

2013/07/26


Uztailaren osoko bilkuran Euskera ikasteko diru-laguntzei buruzko mozio bat ere tratatu genuen. Laguntza hauek 2011-2012 ikasturtean martxan jarri ziren, EAJ-PNVK aurkeztu zuen euskera ikasteko diru-laguntzen araudiari esker. Araudi hau orain dela urtebete osoko bilkuran onartu zen. Horretarako, aurrekontu-partida 50.000 eurokoa izan zen.

Badakigu Barakaldoko IGEek proposamen hau ondo jaso dutela, laguntza horiek jasotzeak poztuko lituzke eta. Euskera ikasten ari diren edo ikasi dutenenek hizkuntza hau erabiltzeko esparruak sustatzea Barakaldorako berri ona dela uste dut.

Ikusiko dugu zer-nolako zortea izango duen Osoko Bilkuran onartutako mozio honek. Udal honen tiraderaren batean ez ahal da geratuko, beste mozio batzuekin batera baztertuta.

Partekatu:
Twitter Facebook