Euskararen alde mugitzen da Barakaldoko merkataritza - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Euskararen alde mugitzen da Barakaldoko merkataritza

Euskararen alde mugitzen da Barakaldoko merkataritza

2017/06/29


Beste ekimen bat abiarazi du Barakaldoko Udalak Euskara Arloaren bitartez Mugi Zaitez euskararen alde kanpainaren barruan. Oraingoan, euskararen presentzia indartu nahi du ekimenak, hiriko ostalaritza eta merkataritza sektorean. Horretarako, hiru binilo prestatu ditu - ‘Hemen, kartelak euskaraz’, ‘Zuk egin euskaraz, ni saiatuko naiz’ eta ‘Hemen euskaraz’ - bezeroek jakin dezaten zein euskara mailatan aritu daitezkeen saltokietara sartzen direnean.

Hiriko merkatari asko hasi da biniloak erakusleihoetan jartzen. Duela hiru hilabete jarri zuten martxan kanpaina, eta dagoeneko hiriko 20 negozio atxiki zaizkio. “Euskara erabiltzera bultzatu nahi ditugu herritarrak kanpaina honen bidez. Biniloei esker, zuzenean jakingo dutela uste dugu zein euskara maia erabil dezaketen lokal bakoitzean” adierazi du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-menpekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok.


Euskararen erabilera merkataritza sektorean ugaritzea da kanpainaren helburua. “Badakigu zein den Barakaldoko hizkuntza errealitatea, eta horregatik mahaigaineratu ditugu konpromiso maila desberdinak: kartelak euskaraz, euskararen ulermena eta euskaraz jardun nahi dutenekiko konpromisoa” erantsi du Canterok.


• Hemen, kartelak euskaraz da mailarik apalena, eta negozioetako kartelak euskaraz agertzea bermatu nahi du. Kasu honetan, Udaleko Euskara Zerbitzuak doan eskainiko die kartelen itzulpena merkatariei.

• Zuk egin euskaraz, ni saiatuko naiz, ulermenaren maiako konpromisoa. Merkatari eta ostalari askok euskara ulertzen badu ere, lasaiago aritzen da gaztelaniaz. Konpromiso honen bidez, hizkuntza bien erabilera sustatzen da.


• Hemen euskaraz. Euskaraz dakitenentzat eta zerbitzua euskaraz eskaintzeko konpromisoa hartu nahi dutenentzat.

Udaleko profil ofizialean ikus daitezke Youtuben bideo bidez ekimenaren zer-nolakoak.
Informazio gehiago:
• 94 478 92 41
• euskara@barakaldo.org

 

Partekatu:
Twitter Facebook