Euskararen Eguna ospatzeko ikuskizunak Barakaldo Antzokian - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Euskararen Eguna ospatzeko ikuskizunak Barakaldo Antzokian

Euskararen Eguna ospatzeko ikuskizunak Barakaldo Antzokian

2017/11/24


Euskararen Eguna laster izango dugunez, Barakaldoko Udalak euskaraz disfrutatzeko eta bizitzeko jarduerez betetako eguna antolatu du. Horretarako, hiriko erreferentzia gunea den Barakaldo Antzokia aukeratu du, eta bertan, musika, dantza, txotxongiloak eta bertsoak uztartuko dituzten bi ikuskizun eskainiko dira.


Lehenengo ikuskizuna, Kontu Kantari 2, Mendian ibiltari, 13:00etan hasiko da; txikiek eta nagusiek txotxongiloez eta betiko abestiez gozatuko dute. Sarrera doan da, baina aldez aurretik gonbidapenak hartu beharko dira Antzokiko leihatilan, arratsaldez. “Poliki-poliki bada ere, euskararen egoera aldatzeko aurrerapausoak egiten ari gara, baina askotan oso zaila da gure inguruan euskara entzutea eta euskaraz bizitzea. Horregatik, familia guztiak animatu nahi ditugu abenduaren 3ko ikuskizun horretan parte hartzera, kantatzera, barre egitera, hau da, euskaraz disfrutatzera” adierazi du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok Hala Dzipo musika eskolako David Nanclaresekin eta Eider Zenarruzabeitiarekin batera.


Euskararen Eguna ospatzeko antolatutako bigarren ikuskizunaren arduraduna Hala Dzipo da. ‘Xalbadorren mintzoa sound System’ izeneko ikuskizuna da, eta Barakaldoko euskaltzaleek prestatu dute hainbat arte diziplina uztartuz: musika, dantza, poesia, hiri-kultura, bideo-emanaldia, antzerkia... “Hori guztia, Euskal Herriko bertsolaririk estimatuena ardatz hartuta: Xalbador”, azaldu du Canterok. “Bere bertsoak eta dantza elkarturik, bere bizitzako argazkiak gure herrikoekin nahasturik, antzinakoa eta modernoa, eta arte diziplina guztietako inprobisazioa; guztiek dute zentzua eszenatokian”.


Ikuskizuna doan da, eta 20:00etan hasiko da Barakaldo Antzokian. Eszenatokia adin eta arte estilo guztietako artistez beteko da, bertsolaritzari eskainitako omenaldi xume honetan indarrak batzeko. “Aritz Garcia artista barakaldarrak ikuskizunerako egindako kartelari erreparatzen badiogu, euskararen aldeko topaketa-sailaren bigarren liburukia dela ikus dezakegu. Badakigu ez dela azkena izango, oraindik gure kulturako pertsonaia ospetsuei buruz askoz ere liburuki gehiago dauzkagulako bete gabe” esan du zinegotziak iaz abiarazi zen Euskararen Egunaren kanpainaren estetikari erreferentzia eginez.

 

Partekatu:
Twitter Facebook