Frankismo Ikurrak Barakaldon - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Frankismo Ikurrak Barakaldon

Frankismo Ikurrak Barakaldon

2015/01/31


Ia 40 urte utzi ditugu franquismo amaitu denetik, eta oraindik badaude frankismo ikurrak hirietan; baita Barakaldon ere.

Franco garaian, erregimenak etxebizitzarekin bide zuen konpromiso sozialaren berri emateko, “Instituto Nacional de la Vivienda”-ren ikur falangistadun plakak ipini zituzten eraikitako etxebizitza-multzo guztietan.

Euskal Autonomia Erkidegoan ikur frankisten agerpen publiko hori nabarmen zuzendu zuten 1979an udal demokratikoak aukeratu ondoren. Baina, arestian apatu dudan bezala, plaka hauek ikus ditzagegu hainbat etxebizitzatan oraindik; Barakaldon, esate baterako, 11 etxebizitzatan.

Hori dela eta, osoko bilkurak aho batez onartu zuen frankista ikurrak kentzeko mozioa. Zoritxarrez, alkateak ez ditu onartutako mozioak bete ohi. Izan ere, geuk egin genuen proposamen hau 2014ko maiatzean erreguren bitartez, eta PSOEren bozeramaileak hurrengo adierazpenak egin arren:

  • “¡Que quedan 11 placas! No se preocupe, las quitaremos”.
  • “Habrá que modificar alguna calle, no se preocupe porque esto se arregla rápidamente”

8 hilabete geroago, plaka hauek leku berberean daude. Aitzakiak, betikoak: zaila da, beste batzuen errua da, eta abar.

Plaka hauek kentzeko ez dugu behar aldaketarik aurrekontuan, ez da laguntzarik beste instituzioen partez, udal-brigada bat bidaltzen da eta kitto; haiek kenduko dituzte. Beraz ez jarri aitzakirik eta ekin lanari.
 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala