Gazte Bulegoko Zurrumurruen Aurkako Taldeak arrazismoaren aurkako konpromisoa nabarmentzeko manifestua sortu du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Gazte Bulegoko Zurrumurruen Aurkako Taldeak arrazismoaren aurkako konpromisoa nabarmentzeko manifestua sortu du

Gazte Bulegoko Zurrumurruen Aurkako Taldeak arrazismoaren aurkako konpromisoa nabarmentzeko manifestua sortu du

2022/03/21


"Gazte barakaldarren arteko kulturarteko bizikidetza benetakoa izan dadin, ideia eta soluziobideak bilatzea". Horra hor Gazte Bulegoko Zurrumurruen Aurkakoak Gara gazte taldeak egin berri duen manifestura bildutako konpromisoetako bat, Arrazagatiko Diskriminazioa Deuseztatzeko Nazioarteko Egunean. Nazio Batuen Biltzar Nagusiak aldarrikatu zuen 1966ko martxoaren 21ean. "Gaurko egunak arrazismoaren aurka alor guztietan borrokatzeko konpromisoa berretsi beharra gogoratzen digu, bai eta ororen duintasuna berma dadin Giza Eskubideak bete daitezela erreibindikatzeko ahotsa goratzekoa, estereotipo eta aurreiritzietatik aske oihukatzen diren ahotsak entzutekoa eta gure udalerrian dagoen kultur aniztasuna onartzekoa ere", azaldu du Jonathan Martín, Gazteria Arloko zinegotziak.

Zurrumurruen aurka, pertsonen alde Helburu horri jarraiki, prestatu dute Zurrumurruen Aurkakoak Gara taldeko gazteek horrelako konpromisoak biltzen dituen manifestua: gerra gaitzesteaz gainera, Barakaldon daukagun kultur aniztasuna aitortzen dute, eta entzuten diren estereotipoek baldintzaturik epaitu aurretik, begiratzera eta pentsatzera gonbidatzen gaituzte.

Manifestuak nabarmentzen du taldearen balioak egia eta justizia direla. "Gazteek nahi dute pertsona, familia, bizitza nahiz egoera bakoitzak dagokion aniztasuna juzgurik gabe bizi aha izatea. Ongi dakite jakin, egin beharreko ibilbidea luzea dena, baina talde gisa, Barakaldoko gazteen kulturarteko bizikidetza benetakoa izan dadin ideiak eta soluziobideak aurkitzeko erabakia hartu dute", zehaztu du zinegotziak.

Gaur zabalduko da manifestua udal sare sozialen bitartez. "Aukera hau probestu nahi dut, talde horretako gazteei jarrera arrazistak desagerrarazteko ematen duten denbora eta hartutako konpromisoagatik eskerrak emateko. Eta, era berean, gazteak animatzeko Zurrumurruen Aurkakoak Gara taldearekin bat egitera", esanez amaitu du Martínek.

Partekatu:
Twitter Facebook