Gazteentzako topaleku berri bat izango du Barakaldok - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 



Hasiera > Albisteak > Gazteentzako topaleku berri bat izango du Barakaldok

Gazteentzako topaleku berri bat izango du Barakaldok

2017/01/30


Urratsak egiten jarraitzen du Barakaldok gazteei aisiarako aukerak eskaintzeko bidean. Horrela, bada, datorren urtean, egungo Barakart aretoan, Anaien parkeko Gizarte eta Kultur Integraziorako Zentroan (hirugarren solairuan), beste topaleku bat egokituko da, Ekimen horren bidez, hirugarren gaztegune bihurtuko da erakusketa aretoa: hiriko horrelako ekipamendu handiena, hiriaren bihotzean.


Ahalik eta modurik hoberenean ari da gobernu taldea espazio publikoei etekina ateratzen. Alde horretatik, hiriko gazteek jolasa, irakurketa, konpainia eta abar partekatzeko gune bihurtu nahi izan du Barakart erakusketa aretoa; eta horretarako “Udal teknikariei bezala, Giltzarri eta Gazte Bulegoko erabiltzaileei egin zaie kontsulta. Datorren ikasturterako erabaki da egitasmoa mamitzea” adierazi du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.


Egun, bi topaleku dauzka Barakaldok; bata, Clara CAmpoamor zentroan, eta Gurutzetakoan, bestea. Anaien parkean beste hirugarren hau zabaltzeak aisialdi plan osasungarriak ekarriko ditu hiriaren erdialdera. Giltzarriren azken kontseiluan iragarri zen egitasmoa. Dagokion unean, parte-hartze prozesuari ekingo zaio, eta beraiek aukeratuko dute nola zatitu espazioa eta zer jarduera egin.
“Lokala oso handia da, eta aukera asko izango dituzte” azaldu du Del Campok. Sofak, ping-pong mahaiak, mahai-futbola, Wiia, aldizkariak, mahai-jokoak eta abar. Giltzarriko kideen laguntzaz hornituko dugu gunea jarduerez. Gazteen inplikazioaz sortu nahi dugu egitasmoa, eurek beharrezkotzat jotako jarduerak eduki ditzaten.


Egungo topalekuak bezala, ISZkoak ere zerbitzuko hezitzailea izango du.


BELAUNALDI ARTEKO EKIMENAK


Gazte-plataformak garatu ohi dituen belaunaldi arteko jarduerak sustatuko ditu, gainera, ISZko topaleku berriak. “Zentroan topalekua jartzeak, ugaritu egiten ditu gazte eta adinekoek espazioak partekatzeko aukerak. Egitasmoaren aldeko alderdi garrantzitsua da hori, eta erabakia hartzen lagundu digu, onuragarria izango dela uste baitugu adin-tarte bietarako” azaldu du Alkateak.
Gogoan izan, Barakaldoko Hartu Emanak-en bidez sortutako Intergen sarean dagoela Giltzarri, belaunaldi arteko ekintzak bultzatu eta adin guztientzako udalerria gauzatzeko. “”Oso baikorra iritzi dio ISZk ekimenari” nabarmendu du Del Campok.


Barakarten eraberritzeak ez dio erakusketei eragingo, Barakaldoko erakusketa areto sarea zabala da eta. Iaz, 8 erakusketa burutu ziren han, eta aurten, berriz, 5 daude Espazio honetan erakusten den arte-lan kopurua ez da oso altua, gainerako udal erakusgelekin erkatuta, eta erabaki hau hartu aurretik burututako ikerketan ateratako ondorioen arabera, arte-lan hauek gainerako zortzi erakusgeletan erakus litezke, hiriaren erakusketa-kalitateari kalterik egin gabe" ondorioztatu du Alkateak


Abuztura arte, Barakaldoko erakusgelek –Udal Erakusgela, Clara Campoamor zentro zibikoa, Gurutzetako zentro zibikoa, Barakart, Gazte Bulegoa, CIHMA-Luis Choya Almaraz, Natur Gela, Siderurgia Integraleko Langileen Fundazioa eta Udal Euskaltegia- 52 erakusketa eskainiko dituzte. programaturik, abuztura arte.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala