Giltzarri Gazteen Zerbitzuak ginkanak proposatzen dizkie gazteei auzoak eta haien elkarteak hobeto ezagutzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Giltzarri Gazteen Zerbitzuak ginkanak proposatzen dizkie gazteei auzoak eta haien elkarteak hobeto ezagutzeko

Giltzarri Gazteen Zerbitzuak ginkanak proposatzen dizkie gazteei auzoak eta haien elkarteak hobeto ezagutzeko

2022/04/27


Datorren maiatzean, hilaren 13tik 27ra bitartean, Giltzarri aisialdi hezitzaile eta udal parte-hartze zerbitzuak ginkana parte-hartzailea antolatu du bertako auzoak, biztanleak, tokiak, dendak eta elkarteak hobeto ezagutzeko. Iaz Gurutzeta auzoan hasitako ekimena Barakaldora zabalduko da aurtengoan, eta Barakaldoko gazte batzordeak ere diseinatuko eta dinamizatuko ditu hiri-joko honetako probak.

Proiektu honek Auzon! Ezagutu zure auzoa du izena, eta iaz sortu zen Giltzarri udal plataformako Gurutzetako Auzo Batzordeak egindako hausnarketatik. Batzorde horretan, auzoko biztanleek pandemiaren ondorioak nola bizi izan zituzten aztertu zuten. Atera zuten ondorioetako bat da azken urteotan hiriak eraldatu egin direla eta gero eta gehiago utzi dutela alde batera auzoko bizimodua, eta pertsonak komunitatetik aldentzen ari garela. Horregatik guztiagatik, gazte-batzorde honek gizarte-loturak sustatzen lagunduko duen proiektu bat garatu nahi du, adin guztietako bizilagunen arteko komunikazioa eta elkarrekintza erraztuz, beren auzoen barruan, Jonathan Martín Gazteria arloko zinegotziak azaldu duenez.

Hala, ekimen honek bere aletxoa eman nahi du auzo bizi, seguru, atsegin, komertzialki zuzen eta kulturalki askotarikoak berreskuratzeko, zinegotziak azpimarratu duenez.

Ekimen honen lehen esperientzia iazko ekainean izan zen, 62 lagunen parte-hartzearekin. Ginkana errealitate bihurtzeko, Gurutzetako Jai Batzordea, Amaia Dantza Taldea, Gurutzetako Auzo Elkartea, Llanoko Topalekua, Llanoko Jai Batzordea, Gorostitzako Patinaje Elkartea eta Gurutzetako, Lutxanako, Retuertoko eta Llanoko dendak, Kultur Etxeak eta auzo horietako zentro zibikoak izan ziren elkarlanean. Gainera, parte-hartzaileek oso ondo baloratu zuten jarduera.

Nola Jolastu

Horrela, maiatzaren 13tik 27ra bitartean Ginkanak egingo dira, bata Gurutzeta auzoan eta bestea Barakaldoko auzoak hartuko dituena. 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek gutxienez 2 eta gehienez 4 parte-hartzaileko taldeetan parte hartu ahal izango dute. Talde bakoitzak bere auzoko saltokiei, elkarteei eta baliabideei buruzko galderak eta mapa bat izango ditu. Martinek gaineratu duenez, egun horietan galdera horiei guztiei erantzutea da helburua, eta, horretarako, beren auzoko saltokiekin eta bizilagunekin hitz egin beharko dute.

Ezarritako bi eremuetan (Gurutzeta eta Barakaldo) Ginkana osatzen duten talde parte-hartzaileek hainbat bale zozketatuko dituzte, auzo horretako establezimenduetan erositako produktuekin trukatzeko.

Izen-emateak apirilaren 29an irekiko dira eta maiatzaren 11n itxiko. Gurutzetako eta Barakaldoko topalekuetan izena emateko fitxa entregatu. (Ordutegia: astelehenetik ostiralera 17: 00etatik 20: 00etara). Informazio gehiago, izena emateko fitxa, oinarriak eta parte hartzeko baldintzak: giltzarri web orrian.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook