Gobernu taldeak pleguak betetzen dituen ala ez justifika dezala eskatu dio Segurtasun enpresari - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Gobernu taldeak pleguak betetzen dituen ala ez justifika dezala eskatu dio Segurtasun enpresari

Gobernu taldeak pleguak betetzen dituen ala ez justifika dezala eskatu dio Segurtasun enpresari

2017/04/25


Barakaldoko gobernu taldeak harridura azaldu du Segurtasun Pribatuaren kontratu berriari buruz Comisiones Obreras sindikatuak egindako adierazpenak entzundakoan. Herritarren Segurtasuneko zinegotziak, arloko arduradun juridikoak eta sindikatuko ordezkariek atzo egindako bileran adierazi zen bezala, Udalak zerbitzuaren esleipendun berriari kontratazio arloan emandako pausuak, zerbitzuan dagoenetik, justifika ditzala eskatu zion.

Hortaz, gobernu taldeak bermatu nahi du, zerbitzuko plegu publikoetan ikus daitekeenez, enpresa berria Udaleko Segurtasun Pribatuaren eta UKEren ardura hartzera behartzen zela, bai eta zerbitzua osatzen duten 29 enpleguak subrogatzera ere, eta egun, 29 profesional direla zerbitzua ematen dutenak. “Dena den, dokumentazioa aztertu arte itxarongo dugu, bai eta azken lehiaketa publikoan esleipendun suertatu zen enpresak eman beharreko azalpenak entzun arte ere”.


Neurri hori iragarri zen atzo izandako bileran, beraz, gobernu taldeak ez du ulertzen Comisiones Obrerasen jarrera, bere helburua gai horretan zarata egitea eta egoera politizatzea baino ez bada.


Bestetik, gobernu taldeak iragarri du lankidetzan aritzeko prest dagoela CC.OO.k Udala epaitegietara eramaten badu, bere prentsa oharrean iragartzen duten moduan. ¨Lankidetzan aritzea pozik hartuko dugu, zeren eta Udalean segurtasun pribatuko zerbitzua ematen denetik, kontratu horren inguruan egondako argi-itzalak argitu ahal izango ditugu. Hala, oposizioko alderdi gisa PSEren aurreko gobernu taldeak ukatu zigun informazioa eskuratu ahal izango dugu¨.

 

Partekatu:
Twitter Facebook