Goizaldean jarriko dute Murrietako Pasabidea; etenda egongo da, beraz, bost orduz tren zerbitzua - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Goizaldean jarriko dute Murrietako Pasabidea; etenda egongo da, beraz, bost orduz tren zerbitzua

Goizaldean jarriko dute Murrietako Pasabidea; etenda egongo da, beraz, bost orduz tren zerbitzua

2017/07/24


Barakaldoko erdialdea eta Urban-Desertu auzoa lotuko dituen pasabidearen obrak gaurko goizaldean aldatuko du hango itxura. 650 tonako garabiak jarriko ditu oinezkoentzako pasabidea osatuko duten pieza biak: tarteetako bat Murrieta kalearen gainean; bestea, berriz, trenbidearen gainean. Hiriak izandako obrarik harrigarrienetakoa 00:15ean hasi eta handik lau ordura amaituko da; beraz, ez da goizaldeko 05:00ra arte tren zerbitzurik izango.


Joan den astean heldu ziren Barakaldora pasabidearen bi pieza bakarrak, ibilgailu berezietan. Pieza batek 33,20 metro neurtzen du; besteak, berriz, 26,25. Hurrenez hurren, 17 eta 15 tonako pisua dute.


Egunotan egin diren lanek erakusten digute dagoeneko nola geratuko den egitura, behin bukatutakoan. Udazken honetarako egongo dira amaituta lanak.
Para llevar a cabo esta operación, desde el pasado lunes 17 de julio se ha procedido al corte de algunas calles y a la inhabilitación de las plazas de aparcamiento colindantes a la estación de tren, a fin de garantizar que el transcurso de los trabajos se lleve a cabo sin incidencias. La ciudad volverá a la normalidad el viernes, 28 de julio, una vez realizadas las comprobaciones de que la maniobra ha sido satisfactoria.


EMAKUMEENTZAKO SEGURTASUNIK GABEKO PUNTUA BAT DEUSEZTATUKO DA


Murrietako pasabidea da Karmen eta Urban-Desertuko aldeetan bizi direnek gehien itxaron duten lanetako bat. Eusko Jaurlaritzak 1,16 milioi eman ditu lanak egiteko.
Alde bietatik izango da pasabidera sartzea, aldapa bidez. Horrezaz gainera, Udalak igogailu panoramiko bat eraiki du, mugikortasun urrikoak erraz erabil dezaten.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala