Gora Barakaldok Barakaldo: Nondik Nora? Etorkizuna eraikiz, historia oinarri’ hitzaldi zikloa antolatu du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Gora Barakaldok Barakaldo: Nondik Nora? Etorkizuna eraikiz, historia oinarri’ hitzaldi zikloa antolatu du

Gora Barakaldok Barakaldo: Nondik Nora? Etorkizuna eraikiz, historia oinarri’ hitzaldi zikloa antolatu du

2015/01/26


Gora Barakaldo egitasmoak ‘Barakaldo: Nondik Nora? Etorkizuna eraikiz, historia oinarri’ Barakaldoko hiritarrak protagonista nagusi hartzen dituen hitzaldi zikloa eskainiko du otsailetik aurrera. Lau saio desberdinetan gure herriko historian adituek eta ikertzaileek, kazetari eta idazleek, herriaren sorrera, euskararen presentzia, toponimia, guda zibila eta Bizkaiko Labe Garaiek bete zuten egiteko handia aztertuko dute, Barakaldo herriak eta barakaldar guztiak etorkizun hurbilean izango dituzten erronkez gain.

Ekimen hau Barakaldoko elkarrizketa ziklo gisa pentsatu da, helburu orokorra delarik hitzaldi bakoitza topaketa eta hausnarketa izatea, zeinetan hizlariek eta herritarrek Barakaldo herriaren etorkizuna zehazten eta eraikitzen joango diren, gure herriaren historia oinarri.

Hitzaldi guztiak egingo dira Clara Campoamor kultur etxean, 19:30etik 21:00etarako ordutegian.

Lehen hitzaldia bihar izango da, urtarrilak 27, asteartea, ‘Barakaldo, Historian emandako lehen urratsak’ izenburupean. Goio Bañalesek (historialaria eta ikerlea) eta Mikel Gorrotxategik (Euskaltzaindiako kidea) hitz egingo dute. Barakaldo herria kokatuta dagoen bailararen historia azalduko dute, XV. Mende amaieran izan ziren gertakariei arreta berezia emanez. Era berean, Barakaldon XVIII. mendea baino lehen euskaldunak izan zirela egiaztatzen duten frogak aurkeztuko dira, eta eskualde honetan euskara hitz egiten ez zelako argudioa baliogabe uzten duten azalpenak emango dira. Hitzaldi hau Javier Barriok gidatuko du.

Bigarren hitzaldia otsailaren 24an izango da, asteartez, eta Aitor Miñambres izango da hizlaria (historialaria, Berangoko Burdin Hesia museoko zuzendaria eta Sancho de Beurko Elkarteko kidea). ‘Guda Zibila Barakaldon: 1936-1937’ gaia jorratuko du. Hitzaldi hau Mikel Alvirak aurkeztuko du.

Hirugarren jardunaldia martxoaren 24an egingo da, asteartez. Hirugarren saio honetan ‘Barakaldo: Bizkaiko Labe Garaietatik enplegu motore berrietara’ izenburuko gaia jorratuko dute Ismael Arnaizek (Bizkaiko Labe Garaietako ingeniari erretiratua eta Hartu Emanak, Adinekoen Etengabeko Ikaskuntza eta Parte Hartze Sozialerako elkarteko kidea) eta Imanol Pradalesek (Sustapen Ekonomiko Sailaren foru diputatua). Hitzaldi hau Arantza Sanchok aurkeztuko du.

 

Apirilaren 28an, asteartez, amaiera emango zaio hitzaldi ziklo honi, eta Jesús Castanedok (Goiztiri Elkartea) eta Pilar Ardanzak (Gizarte Ekintza foru diputatua) ‘Gizarte Ekintza Barakaldon. Eta orain, zer?’ hitzaldia jorratuko dute. Xabier Lapitz Onda Vasca irratiko kazetaria izango da hitzaldi hau gidatuko duena.


GORA BARAKALDO CLARA CAMPOAMOR ARETOAN

Hitzaldi ziklo honen bidez osatu nahi da 2013ko abenduan abian jarri zen Gora Barakaldo egitasmoa.

Aldi honetan guztian, 180tik gora elkarrizketa egin dira profil ezberdineko pertsona esanguratsuekin. Auzo guztietara hurbildu gara herritarrekin elkartzeko eta beren ekarpenak jasotzeko. 400 pertsonatik gora izan dira beren proposamenak Gora Barakaldo app-aren bidez helarazi dizkigutenak, eta tailerretan herritar eta elkarteetako ordezkariekin bildu gara barakaldar guztientzako Barakaldo herria diseinatzea helburu.

Orain heldu da aurretik eginiko lan hori guztia, hitzaldi ziklo honen bidez, Barakaldoko historiaren zati ezezagunagoak ezagutzera emango dituztenek eskainiko dituzten ekarpen eta hausnarketekin elikatzeko momentua, Gora Barakaldo ekimenaren bidez barakaldar guztiei planteatu nahi dizkiegun proposamenak alderatzea, baliozkotzea eta aberastea helburu.

Barakaldon 2015eko urtarrilaren 26an

BARAKALDOKO EUZKO ALDERDI JELTZALEA

PARTIDO NACIONALISTA VASCO DE BARAKALDO

Izp.: Amaia del Campo (udal bozeramailea)

KARTELA

 

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala