Gurutzetako haurreskolak ate irekien jardunaldia egingo du hurrengo ostegunean, apirilaren 27an. - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Gurutzetako haurreskolak ate irekien jardunaldia egingo du hurrengo ostegunean, apirilaren 27an.

Gurutzetako haurreskolak ate irekien jardunaldia egingo du hurrengo ostegunean, apirilaren 27an.

2017/04/25


Gurutzetako haurreskolak ate irekien jardunaldia egingo du hurrengo ostegunean, apirilaren 27an. Udalak, zentroko irakasleekin batera, ekimena martxan jarri du familiek instalazioak zuzenean ezagutu ditzaten, datorren ikasturteari begira, haien seme-alabak matrikulatzeko interesa badute.

Jardunaldia arratsaldez egingo da, 17:00etatik 18:00etara, gurasoek parte hartzea errazteko. Bakea kaleko 25ean kokatutako haurreskolak dituen gelak, patioak eta jantokia erakutsiko dituzte irakasleek.

Matrikulazio-epe ofiziala hurrengo asteartean, maiatzaren 2an, irekiko da, eta maiatzaren 12raino luzatuko da. Datorren ikasturterako 44 plaza egongo dira. Horietatik 20 0-1 urte bitarteko umeentzat izango dira, eta, gainerako 24ak, 1-2 urte bitartekoentzat.
Informazio gehiago eska daiteke zentrora joanda, 94 685 90 00 telefonora deituz edo Barakaldo web orria kontsultatuz (www.Barakaldo.org).

Gurutzetakoa Barakaldoko lehenengo haurreskola da, eta pasadan irailean ireki zen. Hala, Amaia del Campo alkateak herritarrekin zuen konpromisoetariko bat bete zen.

 

Partekatu:
Twitter Facebook