Gurutzetako oinezkoentzako pasabidearen eraberritze orokorra kontrataziora atera da - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Gurutzetako oinezkoentzako pasabidearen eraberritze orokorra kontrataziora atera da

Gurutzetako oinezkoentzako pasabidearen eraberritze orokorra kontrataziora atera da

2017/04/12


Barakaldoko Udalak kontrataziora atera berri du Gurutzetako oinezkoentzako pasabidearen erabateko eraberritze lana. Balejo kalea A-8 errepidearen parean doan oinezkoen bidearekin lotzen duen egitura ez dago egoera onean, beraz, gobernu taldeak Bizkaiko Foru Aldundiarekin beharrezko lanak egiteko akordioa lortu zuen.


Egitura hori oso garrantzitsua da inguruko herritarrentzat bertatik sarri pasatu behar izaten dutelako eta pasabidea eraberritu behar dela askotan eskatu izan dute. Pasabidean (El Caracol izenez ezagutua) besteak beste honako lan hauek egingo dira: luminaria berriak jarri, panel akustikoak aztertu, barandak eta pasabidearen zorua hobetu eta pintadak kendu.


Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenari esker, Udalak 161.973,78 euro ditu pasabidea eraberritzeko, beraz, egituraren iraunkortasuna hobetu egingo du, bai eta bizitza erabilgarria handitu eta erabiltzaileen segurtasuna hobetu ere. Lana egiteko epea 13 aste ingurukoa izango da.
Lanak lizitazio publikora atera berri dira, beraz, lan horiek egiteko interesa duten enpresek 26 eguneko epea dute eskaintzak aurkezteko.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala