Gutxiengoan dagoen PSEk partaidetzaren kontseiluak eta barrutiko kontseiluak martxan jartzeari uko egitea deitoratu du EAJ-PNVk - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Gutxiengoan dagoen PSEk partaidetzaren kontseiluak eta barrutiko kontseiluak martxan jartzeari uko egitea deitoratu du EAJ-PNVk

Gutxiengoan dagoen PSEk partaidetzaren kontseiluak eta barrutiko kontseiluak martxan jartzeari uko egitea deitoratu du EAJ-PNVk

2014/09/26


Atzoko osoko bilkuran EAJ-PNVk PSEri gogoratu behar izan zion partaidetzaren kontseiluek eta barrutiko kontseiluek funtzionatzen ez duten arduradunak haiek direla. Kontseilu hauek gure auzokideen partaidetza bermatzen dute, kezkatzen dituzten erabakietan parte hartzen. Gaur egun, udal arduradunek alde bateko eran hartzen dituzte erabaki horiek.

Partaidetzaren kontseiluek eta barrutiko kontseiluek Udal Araudi Organikoan agertzen dira. Baina, gaur egun, teorian bakarrik agertzen dira ez praktikan, 13 urte pasa eta gero Alkateak eta bere alderdiak dei egin gabe jarraitzen dute eta. Beraien jarrerarekin agerian geratu da Alkateak eta bere alderdiak gure auzokideen partaidetza mespretxatzen dutela.

PSEk osoko bilkurako gehiengoari ez dio kasurik egingo eta ematen du Alkateak oposizioko 17 zinegotzien aurretik bere 8 zinegotziak nagusituko dituela. Jarrera antidemokratiko horiekin, nola sinetsiko du inork hiritarren partaidetzan?
 

Partekatu:
Twitter Facebook