Halloween lehiaketa, Denbora eta ACE hiri merkataritza eta enpresa elkartearekin - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Halloween lehiaketa, Denbora eta ACE hiri merkataritza eta enpresa elkartearekin

Halloween lehiaketa, Denbora eta ACE hiri merkataritza eta enpresa elkartearekin

2017/10/17


Aste bi baino ez dira falta Halloween gauean mozorro beldurgarriz betetzeko hiria. Barakaldoko Udalak berriro abiarazi du Zeren beldur zara? izeneko argazki lehiaketa, sorgin gauean girotutako lehiaketa. Aurten, bigarren edizio honetan ostera, Barakaldoko ACE hiri merkataritza eta enpresa elkartea osatzen duten merkatariek eta ostalariek ere bat egin dute.


Lehiaketaren xedea Udalaren on line jarduera dinamizatzea da, Facebook profilerako folower berriak lortuz, eta bide batez, bertako merkataritza eta ostalaritza ere suspertzea. Parte-hartzaileek merkataritza eta ostalaritza sareak emandako sari garrantzitsuak jaso ditzakete.


Horrela bada, sarien artean honako hauek ditugu: bi lagunentzako afaria Galtzagorrin eta beste bat Larrea Jauregi Berrian; Ainhoa fruta-dendak emandako otzara bete fruta; Presa bitxi-dendaren Barakaldoko eskumuturreko bat eta look aldaketa bat, Ana Morgado ile-apaintzaileek egina. K itxurako trofeo bat eta Barakaldo Antzokirako sarrerak ere banatuko dira.
Sarituen atal bi egin dira:


Argazkirik onenari saria, Denbora argazkilaritza elkarteak hautatua:


1. Saria: bi lagunentzako afaria Larrea Jauregian + Barakaldoko K trofeoa
2. Saria: Barakaldo Antzokian antzezten ari diren obra baterako bi sarrera, eta Ainhoa fruta-dendak emandako otzara bete fruta.
3. Barakaldo Antzokian antzezten ari diren obra baterako bi sarrera.

Atsegin dut kopuru handienari saria:
1. Saria: bi lagunentzako afaria Galtzagorri jatetxean + Barakaldoko K trofeoa
2. Saria: look aldaketa bat, Ana Morgado ile-apaindegian
3. Saria: Presa bitxi-dendak emandako eskumuturrekoa


Lehiaketarako argazkiak urriaren 31ko 00.00ak arte bidal daitezke.  Atsegin dut kontaketa azaroaren 2ko 10:00etan egingo da, eta une horretan, argazki guztien eta botoen pantaila-argazki bat egingo da.
Udaleko emailera (ayuntamientodebarakaldo@gmail.com) argazkia bidaltzen duen hamasei urtetik gorako edonork har dezake parte lehiaketan. Emailean honako datu hauek adierazi beharko dira: argazkia atera duenaren izen abizenak, helbidea eta probintzia, adina, Barakaldoko zein kaletan edo gunetan egin den argazkia eta zein lehiaketatan (edo bietan) parte hartu nahi duen.


Azkenez, argazkien egileek Gustuko dut klikatu beharko dute Udalaren orri ofizialean, ondoren, etiketatu ahal izateko. Argazki iraingarriak, sexistak eta pertsona fisiko eta juridikoen edo/eta erakundeen osotasunaren aurkakoak ez dira onartuko. Ur marka duten argazkiak ere ez dira onartuko, eta argazkirik onenari saria atalean, ezin izango dute parte hartu fotomuntaketa bidaltzen dutenek, irudiaren kalitatea eta naturaltasuna baloratuko delako.


“Lehiaketa hau berriro jarri dugu martxan herritarrek elkarri eraginez argazkiak ateratzeko leku aproposak bila ditzaten: erakusleiho bat, parke bat, fatxada bat... Denak balio du, Halloween gauarekin lotutako argazkia bada" azaldu du Alkatetza eta Herritarren Parte-hartze Arloko zinegotzi Gorka Zubiaurrek.


“ACE elkartearen bidez, hiriko merkataritzaren eta ostalaritzaren laguntza eta parte-hartzea eskertu nahi dugu, sari garrantzitsuak (lagun birentzako afaria eta look aldaketa esaterako) ematen dituen lehiaketa hau erakargarri bilakatzeko laguntza ematen baitute.


NOLA AUKERATU IRABAZLEA


Argazkirik onenari sariak Denbora elkarteak hautatuko ditu.


Atsegin dut bidez ateratako argazkien puntuazioa honela emango da: Udaleko Facebook orrian klikatutako Atsegin dut  bakoitzak puntu bat lortuko du. Beste argitalpenetan klikatutakoek ez dute baliorik izango.


Zeren beldur zara? lehiaketako bigarren edizioko irabazlea azaroaren lehenengo astean ezagutaraziko dugu, zenbaketan puntu gehien lortu duen argazkia argitaratuko baita udalaren profilean. Bi lanegunetako epean, irabazlearekin kontaktuan jartzea ezinezkoa bada, puntuazio-zerrendan hurrengo geratu den parte-hartzailearekin jarriko gara kontaktuan.

Partekatu:
Twitter Facebook