Hastera doa Eguzkiagirre kaleko arrapala mekanikoak jartzeko lanen lehenengo fasea - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Hastera doa Eguzkiagirre kaleko arrapala mekanikoak jartzeko lanen lehenengo fasea

Hastera doa Eguzkiagirre kaleko arrapala mekanikoak jartzeko lanen lehenengo fasea

2019/06/24


 Gaur goizean hasi dira Eguzkiagirre kaleko iriste-erraztasuna hobetzeko lanak. Alde hartako herritarrik sarri eskatutako lanok bi exekuzio-fasetan egingo dira, 2,6 milioi euroko aurrekontuarekin. Gaur hasiko den lehenengo fase honetan, Ekonomia eta Gernikako Arbola arteko desnibela apalduko da. "Tinkoa da gure hiriko mugikortasuna hobetzeko egin dugun apustua. Gure herritarren bizi kalitatea hobetu nahi dugu, eta horretarako oso garrantzitsua da lana egitea eta Eguzkiagirreren gisako proiektuak errealitate bihurtzea", azaldu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.

Bost arrapala mekaniko edukiko ditu Eguzkiagirre kaleak. Lehenengo fasean bi tarte jarriko dira: Ekonomia kalearekin gurutzatzen den lekuan kokatuko da, eta Clara Campoamor inguruko Txakurgunera heltzeko eskaileretara helduko da, Clara Campoamor eta Lorategi Botanikoa lotzen dituen errepidea gurutzatzen duen pasabidearen azpian. % 8,90eko malda izango duen bigarren tartea pasabidea zeharkatu ondoko gunean instalatuko da, eta maldaren goiko aldera helduko da.

Lehenengo fasearen aurrekontua 946.486 eurokoa da, eta, bost hilekoa, berriz, exekuzio epea. Beraz, urte amaiera aldea erabiltzeko moduan egongo dira arrapalak.

Bideratua dago bigarren tartea egiteko kontratazioa prozesua, eta 1.685.606,18 euroko kostua izango du. Horrela, hiru arrapala gehiago jarriko dituzte Ekonomia eta Arteagabeitia kaleen artean. Arrapalek 33, 65 eta 26 metroko luzera izango dute, bai eta % 7ko malda ere. Bigarren faseko obra adjudikatutakoan, 6 hilekoa izango da exekuzio epea.

 

LAU IRISTE-BIDE MEKANIKO LAU URTETAN

Laugarren hau izango da Amaia del Camporen gobernuak gauzatuko duen iriste-bide mekanikoa: Murrieta eta Desertu Berriaren arteko igogailua eta pasabidea; Arrontegi, Andikollano eta Eguzkiagirre. 7,5 milioi euro inbertitu dira jarduketa hauetan. "Ildo honetatik jarraitu nahi dugu, herritarren iriste-erraztasuna hobetuz", adierazi du Del Campok.

Partekatu:
Twitter Facebook