HAZen bidez egiten dituzten kontsulten jarraipena egin dezakete dagoeneko barakaldarrek - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > HAZen bidez egiten dituzten kontsulten jarraipena egin dezakete dagoeneko barakaldarrek

HAZen bidez egiten dituzten kontsulten jarraipena egin dezakete dagoeneko barakaldarrek

2017/03/24


Zerbitzu berriak eskainiko dizkie herritarrei HAZ-Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak. Egin dituzten kontsulta edo erreklamazioak zertan diren jakin ahal izango dute barakaldarrek Liburuaren bitartez, bai eta udal teknikariekin jarduteko hitzordua edo Kontsumitzailearentzako Udal Bulegora jotzeko aldez aurretiko hitzordua eskatuko ere.

Herritarrei zuzenean eskaintzen zaien arreta zerbitzuaren kalitatea hobetzea, toki administrazioa herritarrari hurbiltzea eta udal kudeaketaren gardentasuna sustatzea da neurri honen xedea. Gernikako Arbola etorbideko 37an kokatutako Clara Campoamor zentroan zabaldu berri den bulegoari txertatuko zaio zerbitzu berri hau, eta halatan, 010 zerbitzuaren bitartez, haz-sac@barakaldo.org baliatuz edo bertaratuz egingo diren kontsulten, abisuen eta erreklamazioen trazabilitatea gauzatu ahal izango da, alegia, kontsulta noiz jaso den, zein udal zerbitzutara bideratu den eta herritarrari noiz eta nola erantzungo zaion jakin.

“Herritarrak egin duen kontsulta, iradokizun edo kexaren jarraipena egiteko aukera da sistema berri honen balio erantsia, Udalak espediente zenbaki bat itzuliko baitio herritarrari komunikazioa erregistratutakoan” azaldu du Alkatetza eta Herritarren Partaidetzako zinegotzi Gorka Zubiaurrek.

TEKNIKARI ADITUEKIN JARDUTEKO HITZORDUAK

Teknikari aditu baten esku-hartzea beharrezkoa den kasuetan hitzordu bat eskatu ahal izatea da HAZen beste hobekuntzetako bat. “Udal arlo eta zerbitzu guztietako teknikarien helburua da beren lan-agenda barakaldar guztiekin partekatzea, herritarraren kontsulta nahiz kudeaketa HAZen bitartez bideratzerik ez dagoenean” azaldu du Zubiaurrek.
Arreta sistema berri honen bidez jasoko du herritarrak Udaletik, beren beharrei hobekien egokitzen zaion erantzuna, hitzordua gauzatzen denerako udal teknikariak aztertua izango baitu aztergaia, bai eta, hala egokituz gero, kontsultatua ere administrazio espedientea.

“Horrezaz gainera, hitzordua eskatutakoan teknikariak uste badu herritarra udaletxera etorri gabe bideratu dezakeela kontsulta, telefonoz erantzungo dio” esan du zinegotziak.
Azkenik, HAZen bidez eskatzea izango dute herritarrek KIUBera jotzeko aldez aurretiko hitzordua, 010 telefonoaren bidez, posta elektronikoz edo udaletxean, Gurutzetan edo Clara Campoamor zentroan dauden zuzeneko 3 arreta zerbitzuen bitartez.

 

Partekatu:
Twitter Facebook