Herritarren ekarpenak bildu ditu Barakaldok, online izapideak gidatuko dituen tresnaren diseinua amaitzeko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Herritarren ekarpenak bildu ditu Barakaldok, online izapideak gidatuko dituen tresnaren diseinua amaitzeko

Herritarren ekarpenak bildu ditu Barakaldok, online izapideak gidatuko dituen tresnaren diseinua amaitzeko

2021/06/18


Udalarekin izapide ofizialak egiteko prozesuan herritarrak gidatzeko sortu den tramitaf@ci! tresna egoitza elektronikoan gaitzeko zorian da Barakaldo. Barakaldoko Udalaren eta Alemaniako TTS enpresaren arteko elkarlan publiko-pribatutik sortutako ekimenak Udala Etxean du izena. Joan den maiatzean, Barakaldoko Udalak eta Alemaniako enpresak hainbat Focus Group jarri zituzten martxan, tramitaf@cil! tresna berriak sortzen zituen sentsazioak probatzeko, aztertzeko eta ezagutzeko. 10etik 7,8ko balorazioa lortu du.

Azken urte eta erdian digitalizazioa bultzada handia eman zaio digitalizazioari maila globalean. Eta horrek, besteak beste, asko aldatu ditu administrazio publikoen eta herritarren arteko harreman moduak, kanal digitalen erabilera nabarmen areagotuz.

Horrek nabarmen bizkortu du Europar Batasuneko administrazio digitalaren ekintza-planaren garapena, zeinaren helburua administrazio elektronikoa bultzatzea baita, administrazio-prozesuak lagunduz, izapideen eta zerbitzuen kalitatea hobetuz eta sektore publikoaren barne-eraginkortasuna areagotuz. "Administrazioaren eraldaketa digitala funtsezko elementua da, eta Barakaldoko Udalak arlo horretan aurrera egitearen aldeko apustua egin du, helburu batekin: gure bizilagunek Udalarekin harremanak izateari eta gestioak online egiteari beldurra galtzea", adierazi du Gorka Zubiaurre Alkatetza, Gobernu Irekia, Turismoa eta Berrikuntza Arloko zinegotziak, Max Meinke TTSko zuzendari nagusiarekin batera.

PROBAK, ADIN DESBERINEKIN
"Udala Etxean proiektua, Gobernu Irekiaren proiektua, herritarren gardentasunerako, parte-hartzerako eta baterako sorkuntzarako neurriak biltzen dituena. Ekimen horri gardentasuna eta objektibotasuna emateko, merkatua aztertzen duen enpresa europar bati eskatu zaio talde fokalen probak egiteko (Focus Group), Barakaldoko demografia-arloetako ordezkarien, adinekoen, gazteen, emakumeen, merkatarien eta ostalarien eta euskara-ikasleen artean", azaldu du.

Herria hobetzeko ekintzak egiten dituzten adinekoen talde batekin hasi ziren probak, eta ondoren herriko merkataritza eta ostalaritzako ordezkariak jarraitu zitzaizkien. Horien ondoren, ekimen soziokulturalak eta solidarioak sustatzen dituzten taldeetako kide gazteen txanda izan zen. Bizitza osasuntsua garatzen duten Korrika elkarrekin taldeko emakumeek ere parte hartu zuten, eta probak euskaraz egin zituzten ikasleek osatu zuten azken taldea". Horrela, herritarrak proiektura bildu ditugu, haiek iradokitako hobekuntzak jasoz, ondoren tramitaf@cil!-en sartzeko; iradokizun horiek ez zitzaizkigun bururatu ere egin gure administrazio eta enpresaren ikuspegitik, tresna erabiltzean, ekimen honetan parte hartu dutenek proposatutakoak dira", nabarmendu du Zubiaurrek.

"Horixe da, zalantzarik gabe, Amaia del Campo alkatearen taldeak partaidetzarako eta gobernu irekiaren alde egin duen eredua; eredu hori agerikoa da aurrekontu parte-hartzaileetan, baina haratago doa, orain aurkeztera gatozen proposamenen gisakoekin, zeintzuetan Udalak eta herritarrak elkarrekin zerbitzu berri bat sortzeko bat egiten duten, tramitaf@cil!-ekin egin dugun moduan."

IRAILETIK ABIAN
Alkateak, Jonathan Martín Gazteria Arloko zinegotziak, Rakel Olalla Emakume Arloko zinegotziak eta Zubiaurre bera lantaldeetan izan ziren parte-hartzaile guztiei babesa eta proiektuaren fase honetan egin beharreko ekarpen horiengatik eskerrak ematen. Azterketa honetan parte hartu dutenek nabarmendu dituzten sentsazioen artean daude lasaitasuna, motibazioa, gidatuta sentitzearen sentsazioa eta, batzuetan, frustrazioa ere.

"Proposamen baliotsu asko atera ditugu, eta, zalantzarik gabe, hilabeteotan tresna horretan aplikatuko ditugu, herritarrekin batera egindako lan horren fruitu izan dadin tresna", adierazi du Zubiaurrek.

Max Meinkek adierazi du Udala Etxean proiektuaren hurrengo faseak irailean gauzatuko direla eta Egoitza Elektronikoan tramitaf@cil! proiektua abian jarriz, eta gainerako kanal digitaletara - bulego elektronikoetara eta barakaldoApp-era, alegia - tresna zabalduz.

Ekimen honek Administrazio Publikoa herritarrengana hurbiltzea espero da, eta, azkenean, online izapidetzea benetan erraza izatea guztiontzat.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook