Herritarrentzako Arreta Liburuari esker 010 zerbitzuak herritar gehiagori eman die arreta - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Herritarrentzako Arreta Liburuari esker 010 zerbitzuak herritar gehiagori eman die arreta

Herritarrentzako Arreta Liburuari esker 010 zerbitzuak herritar gehiagori eman die arreta

2018/01/16


Barakaldoko Hiritarrentzako Arreta Zerbitzuak (HAZ) barakaldarrei eskainitako arreta kopuruan igoera berri bat erregistratu du. Zerbitzuak burututako azken txostenaren arabera, barakaldoko 010 zerbitzuak 75.800 dei eta email jaso ditu 2017an. Hiritarrek zerbitzu hori gero eta gehiago erabiltzen dutela ikus dezakegu beraz, eta horren eragilea martxoan abian jarri zen Hiritarrentzako Arreta Liburua da. Zerbitzu berri horri esker herritarrek egindako 10.100 tramite baino gehiago kudeatu dira modu zuzenean.


Hiritarrek gehien baloratzen duten zerbitzuen artean dago 010. Zerbitzu horren bitartez, barakaldarren kexa, ohar, iradokizun, agiri, zergak etab. adierazten dituzten email nahiz deiak erantzuten dira. Amaitu berri dugun urtean 8.454 dei eta email jaso ziren, 2016 urtean baino gehiago ( 67.381 jaso ziren). “Herritar gehienek ekitaldi, ordutegi eta hiriko nahiz hiritik kanpoko kontuei buruzko informazio eskatzeko deitzen dute”, azaldu du Gorka Zubiaurrek, Alkatetza eta Herri Partaidetzako zinegotziak. 67.188 dei (2016an 60.167) eta 8.646 email (2016an 7.214) jaso dira hain zuzen ere. "Herritarrei emandako erantzun kopurua igo egin da”, azpimarratu du Zubiaurrek.


010 bitartez egindako kudeaketa orokorrak (zergak, agiriak, izapideak egitea beharrezkoa diren kontsultak etab.) bikoiztu egin dira urte batetik bestera, 6.962tik, 10.129ra igo dira. "Hiritarrentzako Arreta Liburuari esker, eskainitako arretak gora egin du, eta zerbitzua ezagutzeaz gain, bere erabilera guztiz ulertu dute hiritarrek", azaldu du Alkatetza eta Herri Partaidetzako zinegotziak. “Udalak kexa edo iradokizunak erantzuten dituela ikusirik, hiritar asko baliabide hau erabiltzen hasi dira".


010 bitartez burutzen diren GLLrako hitzorduak (1.671) ere gehitu behar dizkiegu kudeaketa orokorrei; baita KIUBerako hitzorduak ere (1.223), aurten egin direnak lehen aldiz martxotik; eta hainbat udal jardueretara izen emateak (1.107). Beraz, 010 zerbitzuak 14.224 tramite burutu ditu, aurreko ekitaldian baino 4.000 gehiago.


HAZKUNDE ETA ALDAKETA URTEA HAZ-EN


“Datuok ikusita, Herritarrentzako Arreta Zerbitzua finkatuta dagoela eta urtez urte haztez doala esan dezakegu” esan du Zubiaurrek. Herritarrentzako Arreta Zerbitzuak (HAZ) aurrez aurreko arreta ez ezik, telefono bidezkoa ere ematen die barakaldarrei 010 zerbitzuari esker. 2017a aldaketa urtea izan da herritarrentzako zerbitzu honetan, zeren eta administrazioa gero eta irisgarriago bilakatu, eta herritarrek hurbilago izan dezaten, gobernu taldeak arretarako sistema berriak ezarri baititu” zehaztu du Zubiaurrek.


Horrela bada, Clara Campoamor zentroan jendeari arreta emateko bulego berri bat zabaldu eta aurrez aurreko arreta sendotu egin da; auzoetan zazpi bulego elektroniko jarri dira "udal tramiteak etxetik hurbil egiteko aukera izan dezaten herritarrek", eta Internetera konektatutako edozein gailu mugikorretik kudeaketak egiteko bide ematen duen BakQ txartela martxan jarri da.


“Argi dago egunero hobetzeko pausoak ematen jarraitu behar dugula, bai eta izan daitezkeen hutsuneei buruzko gogoeta egin, eta barakaldarrek jasotzen duten zerbitzuaren inguruko aurrerapen berriak aztertu ere. “Gure helburu nagusia herritarrekiko harreman arina, zuzena eta erosoa lortzea da, eta horretarako, oso lagungarri izan dugu Herritarrentzako Arreta Liburu berria” esan du.

 

Partekatu:
Twitter Facebook