Hiriko Soinuak lehiaketaren hirugarren edizioko talde irabazleak Bizkaia Arenan arituko dira urriaren 30ean - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Hiriko Soinuak lehiaketaren hirugarren edizioko talde irabazleak Bizkaia Arenan arituko dira urriaren 30ean

Hiriko Soinuak lehiaketaren hirugarren edizioko talde irabazleak Bizkaia Arenan arituko dira urriaren 30ean

2021/06/22


Hemen da Hiriko Soinuak lehiaketaren hirugarren edizioa, beste behin ere Barakaldoko Udalaren eskutik. Berrikuntza gisa nabarmentzekoa da, sari nagusiaren eta Barakaldoko artista onenaren kategorietako irabazleak Bizkaia Arenan arituko direla urriaren 30ean, larunbatarekin, estatu mailan izen handia duen artista batekin batera ¿aurrerago jakinaraziko da nor den?

Sariei dagokienez, besteak beste, sari nagusia eta Barakaldoko artista onenaren saria irabazten dituzten taldeek Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzeko aukera izango dute; eta Berdintasun eta Euskara sariak irabazten dituztenek, berriz, single bat eta abesti bat, hurrenez hurren.

Jonathan Martin Barakaldoko Gazteria Arloko zinegotziak prentsaurrekoan adierazi duenez, "pandemiak gogor astindu zuen Hiriko Soinuak jaialdiaren bigarren edizioa, zuzeneko musikaren sektore guztia bezala. Finala eta jaialdia atzeratu behar izan genituen, bai eta edukiera eta neurri sanitarioak egokitu ere derrigor, konfinamendu perimetralak, artisten ordezkapenak...Baina ezbehar guztien aurrean erantzun genuen izena emateko epea luzatu genuen etxeko konfinamenduaren ondoren, zuzeneko emanaldien zati bat berriro programatzearen alde egin genuen Barakaldoko Antzokira eramanez, eta azken balantzea oso positiboa izan zen: lehiaketak parte-hartzea hobetu zuen 2019ko edizioarekin alderatuta (101 parte-hartzaile 2020an, bi gutxiago 2019an), Barakaldoko talde asko izan zituen berriro (27), Barakaldoko Antzokiko jaialdirako gonbidapenak agortu egin ziren eta pandemiaren une zail batean ekitaldi hori normaltasun eta segurtasun osoz ospatzea lortu genuen Hiriko Soinuak ekimenaren hirugarren edizioak Udal honek kulturarekin duen konpromisoa egiaztatzen du, zehazki, zuzeneko musikarekin, proiektu berriekin eta, batez ere, Barakaldoko artistekin".

Lehiaketan izena emateko epea uztailaren 23ra arte egongo da zabalik. Lehiaketak EAEko talde eta bakarlariei zuzendua izaten jarraitzen du, argitaraturiko bi disko baino gutxiago dituzten talde eta bakarlariei hain zuzen ere, eta lau kategoria izango ditu: kategoria nagusia, Barakaldoko artista onena, Berdintasun kategoriako artista onena eta Euskara kategoriako artista onena.

Izena emateko epea amaitzean, epaimahai profesional batek erabakiko du zein artista pasatuko diren finalera. Doako sarrera izango du finalak, gonbidapena erreserbatuta. Irailaren 25ean, larunbatez ospatuko da Barakaldo Antzokian, eta 6 talde edo bakarlari arituko dira bertan Horietako hiru sari nagusirako hautagai izango dira eta beste hiru, berriz, Barakaldoko artista onenaren sarirako, Kontzertuen amaieran emango dira ezagutzera irabazleak, Euskara eta Berdintasun kategorietakoak barne

Barakaldo Antzokiko finala eta Bizkaia Arenako jaialdia unean uneko osasun protokolo guztiak betez egingo dira.

NOLA HARTU PARTE?
www.barakaldo.eus webgunean eskuragarri dagoen inskripzio-fitxa betez eta hirikosoinuak@gmail.com helbidera bidaliz uztailaren 23a baino lehen, mp3 formatuko 2 abestirekin, promozio-argazki batekin eta proiektuaren biografiarekin batera; horiez gain, taldeko kideen NANaren edo erroldatze-agiriaren ziurtagiriaren fotokopia ere aurkeztu behar da, EAEkoak direla egiaztatzen duena.

Gutxienez kide bat Barakaldon erroldatuta dutela egiaztatzen duten musika-proiektuak Barakaldoko artista onenaren sarirako hautagai izango dira, gainerako kategoriez gain ¿beherago adierazitako baldintzak betez gero¿. Taldekideen % 50 gutxienez emakumeak direla egiaztatzen duten musika-proiektuak Berdintasun saria lortzeko hautagai izango dira , gainerako kategoriez gain ¿beherako adierazitako baldintzak betez gero¿.

 

KATEGORIAK ETA SARIAK

Kategoria nagusiko artistarik onena
Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea.
Emanaldia Hiriko Soinuak jaialdian (2021eko urriaren 30a, Bizkaia Arena).
Barakaldoko artistarik onena
Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea.
Emanaldia Hiriko Soinuak jaialdian (2021eko urriaren 30a, Bizkaia Arena).
Berdintasun kategoriako artistarik onena
Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea.
Euskara kategoriako artistarik onena
Gaua Produccionesen estudioetan abesti bat grabatzea, ekoiztea eta masterizatzea.

NORK HAR DEZAKE PARTE?

Baldintza hauek betetzen dituzten musika-proiektu guztiek eman ahal izango dute izena lehiaketan:

Proiektuko kide bat, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan jaioa izatea edo bertan erroldatuta egotea ¿
Proiektuko kideek 16 urtetik gorakoak izatea ¿
Izena emateko unean ez dezatela editaturiko disko bat baino gehiago izan, disko etxe batekin kontratua eduki edo ez. ¿
Gaiak originalak izan behar dira. Erakundeak hala eskatzen badu, egiletza frogatu beharko da.
Antolatzaileek lehiaketarako oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten proiektuak baztertu ahal izango dituzte lehiaketaren edozein fasetan. ¿

Argibide gehiago:

94 640 89 91
hirikosoinuak@gmail.com
www.barakaldo.eus
Facebook: facebook.com/hirikosoinuak
Instagram: instagram.com/hirikosoinuak

Partekatu:
Twitter Facebook