Karaoke feminista eta mikromatxismo tailerra, jaietako sexu-erasoen kontrako guneko jarduera nagusiak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Karaoke feminista eta mikromatxismo tailerra, jaietako sexu-erasoen kontrako guneko jarduera nagusiak

Karaoke feminista eta mikromatxismo tailerra, jaietako sexu-erasoen kontrako guneko jarduera nagusiak

2017/07/14


Argitan-Emakumearen Aholkularitzarako Zentroak kudeatuko du Barakaldoko Karmenak jaietako erasoen kontrako gunea. Udalak emakumeen eskubideen aldeko borrokan diharduen talde bati gunea lagatzen dion lehen urtea da. Emakume Arloak bultzatutako ekimenak xede du “Barakaldon ez ditugula errespetatzeko prest ez dauden pertsonak nahi” mezua indartzea, azpimarratu du Emakume Arloko zinegotzi Rakel Olallak.

Jendearen arretarako standa Anaien parkean jarriko da, txosnen esparruaren ondoan. Argitan taldeko jendea egongo da Barakaldoko Karmenak jaiez gozatzen ari den jendearen zalantzak argitzen eta galderei erantzuten, 22:30etik 01:00etara asteburuetan (uztailak 15, 16, 17, 21 eta 22), eta 20:30etik 22:30era asteartetik ostegunera (uztailaren 18tik 20ra).
Ekimen bi jarriko dira martxan herritarrak indarkeria sexistaren, desberdintasunen eta diskriminazioen kontra sentsibilizatzeko. Lehenengo eta behin, `Mikromatxismoen kontra... hizkuntza ez sexista´ tailerra garatuko da asteartean, uztailak 18, 20:30etik 22:30era. Jarduera horren bidez, mikromatxismoak ezagutaraziko dira, haien garrantzia, bai eta hizkuntza ez sexistak nola geldiaraz dezakeen emakumeen kontrako indarkeriaren lehen erasoa ere.


Argitan taldeko sustatzaile Karmele Ozaitak azaldu duenez, emakumea ikusgai egitea da xedea, eta horretarako, berdintasunezko hizkuntza eta hizkuntza inklusiboa erabili behar dugu, bai eta hizkuntza ez sexista indarkeria esplizituaren aurreko mikromatxismoekin lotu ere.


Uztailaren 20an, osteguna, stand berean, `Karaoke feminista´ egingo da, abestietako letra matxistak antzeman, eta berdintasunezko eta errespetuzko bihurtuko dira.


PROTOKOLOA


Udalak ere parte hartu du Argitan eta Udal Jai Batzordearekin eraso sexistaren bat jasan edo ikusiz gero, jarraitu beharreko protokoloa prestatzen. Horrela, diptikoa hiriko etxe guztietara banatzeaz gain, erasoen kontrako gunean eta jai guneetan ere aurki daiteke. “Oso garrantzitsua da nora joan jakitea horrelako zerbait gertatzekotan. Eraso sexisten kontra egitea guztion erantzukizuna da” adierazi du Olallak. “Horrela bada, zer den eraso sexista bat eta zer egin daitekeen guztiok argi izatea da lortu nahi duguna” esan du.


Gainera, `Beldur Barik´ berdintasunaren alde Eudelek urtero abiarazten duen kanpaina eta informazioa ere egongo da standean Barakaldoko Karmenak jaietan.


“Jaiak ondo pasatzeko aldia da. Baina argi izan behar dugu askatasunez eta berdintasunez bizi behar ditugula. Norbait ez errespetatzeko gogoz etortzen bazaigu, hobeto ez badator” azpimarratu du Olallak, eta bide batez, eskerrak eman dizkio Argitan taldeari gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alde egiten duen lanagatik.


SEGURTASUN NEURRIA


Barakaldarren eta jaietan bisitatzen gaituztenen segurtasuna bermatzeko, Udalak indartu egingo du kaleko segurtasuna. Babes Zibila, Udaltzaingoa eta Ertzaintzaren lankidetzaren neurri bereziak jarriko dira. Nobedade gisa, udaltzainek baterako telekomunikazio bide bat izango dute, Sestaoko Ertzaintzarekin kontaktuan egoteko une oro, eta horrela, berehala eman dezakete gertaeren parte eta informazioa trukatu, erantzun azkarragoa eta eraginkorragoa emanez. Gainera, hamar jai egun hauetan (gaurtik hasita) udaltzainek aparteko 400 ordu egingo dituzte.


Udal garbiketa zerbitzua ere indartuko da jaietan. Iazko eskemari jarraituz, aparteko arreta jarriko da Askatasunaren etorbidean, La Bondad eta Batzar Nagusiak tartean –txosnen esparrua-, Herriko Plazan eta Anaien parkean. Ansioko azoka-esparruan eta Eskulturen parkean ere arreta berezia jarriko da. Hiriaren garbitasunerako, garbiketa zerbitzuko 30 lagunek aparteko 562 ordu egin beharko dituzte. Gainera, zerbitzua indartzeko, 19 ibilgailu ere erabiliko dira Barakaldoko Karmenak jaietan sortu daitezkeen 34.000 kilo hondakin biltzeko.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala