Kbus erdigunetik urrun dauden auzoetara heltzeak urtean 100.000 erabiltzaile baino gehiago gehituko lituzke - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Kbus erdigunetik urrun dauden auzoetara heltzeak urtean 100.000 erabiltzaile baino gehiago gehituko lituzke

Kbus erdigunetik urrun dauden auzoetara heltzeak urtean 100.000 erabiltzaile baino gehiago gehituko lituzke

2017/04/20


Barakaldoko Udalak jaso du gobernu taldeak eskatutako azterketa, Kbusen zerbitzua erdigunetik urrun dauden auzoetara hurbiltzeko. Hedadurak, errealitate bihurtuko dena Kbusen kontratu berria indarrean sartzean, 100.000 erabiltzailetik gora izango luke, urtean 920.000 bidaia gainditzera helduz.

Hala ondorioztatzen da azterketaren lehenengo emaitzetatik. Bertan, datuez gain hainbat aukera eskaintzen dira Burtzeñara, Kastrexanara, Zubiletara, La Constanciara eta Kadaguara heltzeko, eta Kbusen egungo ibilbidea hobetzeko eta eraginkorragoa izateko proposamenak.
Iaz, autobus barakaldarrak 822.327 bidaiari izan zituen. Burtzeñara heltzeak urtean 85.410 erabiltzaile gehituko lituzke. Auzo horretara helduko litzateke 1. linea handituz, ibilbide zirkular batekin.


Zerbitzua hedatzeak gutxi gorabehera Kbusen ibilbideak 7 minututan handitzea ekarriko luke, bai Lutxana-Desertu noranzkoan, bai Desertu-Lutxana noranzkoan.


Kastrexanara, Zubiletara, La Constanciara eta Kadaguara heltzea Kbusi urtean 19.020 erabiltzaile berri emango lizkioke, -batezbeste guztira egunean 63 bidaiari izanda-. Hedadura honetarako, azterketak proposatzen du autobusak egokitzea bai landagunera bai bidaiarien eskaerara, mikrobusak edo antzeko zerbitzuak erabiliz.


Aukera horiek aztertzen ari dira udal teknikarien eskutik, ikusteko zein izango litzatekeen ibilbiderik abantailatsuena auzokideentzat, eta, hortaz, kontratu berriaren pleguetan sartzeko, dagoeneko egiten ari dena¨, ziurtatu du Jon Andoni Uriak, Hirigintza, Azpiegitura eta Udal Zerbitzu Arloko zinegotziak. Azterketa hori behin-behinekoa da.


ZERBITZUAREN LEHEN BERRIKUNTZA


“Egia da Kbusaren kontratua zerbait atzeratu dela, beraz, barkamena eskatu nahi diegu barakaldarrei, baina bereziki auzo horietan bizi direnei, urteak baitaramatzate zerbitzuaren zain. Kbusa barakaldar guztientzako zerbitzua izan behar dela esan dugu beti, eta horretan dihardugu, herritarren aspaldiko eskaera errealitate bilakatzen” esan du Uriak.


“Mugikortasun Planak ez du Kbusa sakonki aipatzen, beraz, azterketa espezifiko bat eskatu behar izan dugu gauzak behar bezala egiteko eta herritarren asmoak edo itxaropenak bete ditzan zerbitzuak. Azterketa hori egin gabe, ezinezkoa zen kontratu berriaren pleguak egitea, Burtzeña, Kastrexana, Zubileta, La Constancia eta Kadaguara heldu ahal izateko ibilbide berriak sartu behar baitira” azaldu du.


Kbus berriaren administrazio-tramiteak martxan daude. “Kontuan hartu behar da hiri-autobusaren kontratua lehen aldiz berriztuko dela, bai eta zerbitzuak bost helmuga berri izango dituen lehen aldia ere badela" esan du zinegotziak. Kbusa gero eta gehiago erabiltzen den zerbitzua da, batez ere prezio onuragarriak dituelako. Kbusaren 1. lineak Bizkaibuseko A3136 linearen ibilbidea egiten du, eta azterketaren arabera, bidaiarien % 78k Barakaldoko hiri-autobusa aukeratzen dute. “Kontratu berriak hirian dauden beharrizan berriak ez ezik, Barakaldok etorkizunean izan ditzakeen beharrak ere aurretik kontuan hartu behar ditu” esan du amaitzeko Uriak.

 

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala