Koronabirusaren aurkako txertoak mundu osora bana daitezen bermatzen lagun dezala eskatu dio Udalak Espainiako Gobernuari - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Koronabirusaren aurkako txertoak mundu osora bana daitezen bermatzen lagun dezala eskatu dio Udalak Espainiako Gobernuari

Koronabirusaren aurkako txertoak mundu osora bana daitezen bermatzen lagun dezala eskatu dio Udalak Espainiako Gobernuari

2021/06/01


Aho batez onartu du Barakaldoko Udaleko Alkatetzaren Batzordeak Espainiako Gobernuari mundu mailan lankidetzan jardun dadila eta txertoak garatu eta behar adina kopurutan fabrikatu, eta ondoren, garaiz eta denok jasotzeko moduan bana daitezela eskatzeko adierazpen instituzional bat. Aho batez onartu dute udal alderdiek adierazpen instituzionala (EAJ-PNV, PSE, Elkarrekin Barakaldo eta EH-Bildu), bai eta eskatu ere, Covid-19ren aurka borrokatzeko txertoen, ekipoen eta tratamenduen jabetza intelektualaren eskubideak aldi baterako salbuets daitezen, India eta Hego Afrikak Munduko Merkataritzako Erakundera bideratutako ekimena babes dezatela.

Hona hemen, onartu duten testua:

COVID-19REN AURKAKO TXERTOAK OROK ERRAZ ESKURATZEARI BURUZKO ADIERAZPENA (19)


Orain dela gutxiko osasun publikoko larrialdirik gogorrenetako baten aurrean gaude. 3,3 milioi bizitza galdu dira dagoeneko mundu osoan. Munduko ekonomiak bilioi dolar gal ditzake inmunizazio tasa ez bada berehala igotzen mundu osoan. Osasun sistema nazionalak kolapsotik gertu daude, ekonomia osoak makurtuta daude eta milioika pertsonen bizibidea jokoan dago.

COVID-19ren aldaera berriek erakusten dute ez dugula birusa garaituko leku guztietan garaitu arte. Urtebete geroago, argi geratu da premiaz eta esponentzialki handitu behar dugula txertoen fabrikazioa eta eskuragarritasuna, eta mundu osoan modu bidezkoan banatzen direla bermatu behar dugula; horretarako, ezagutza, datuak, baliabideak eta jabetza intelektuala modu zabalean partekatu behar dira, batez ere diru-sarrera txikiko eta ertaineko herrialdeekin.

Amnistia Internazionala, Oxfam Intermón, Mugarik Gabeko Medikuak, Right to Cure-ren gisako era askotako erakundeek patenteak askatzeko eskatuz egindako lana eskertu nahi dugu, eta kontuan hartzen dugu India edo Hegoafrika bezalako herrialdeek egindako eskaera. Aldi berean, ongi etorria ematen diogu Estatu Batuetako Administrazioak edo Europako Parlamentuak patenteak liberalizatzen laguntzeko egindako iragarpenari, eta uste dugu orain Europar Batasunak haien urratsak jarraitu behar dituela. Espainiak iragarki interesgarriak egin ditu, baina neurri zehatzetan gauzatu behar dira.

Ildo beretik jo dute Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendari nagusiak, 100 gobernu nazionalek baino gehiagok, gizarte zibileko ehunka erakundek eta sindikatuk, eta haiekin bat egiten dugu Europako Batzordeari eta EBko estatu kideei eskatzeko eztabaida dezatela maila gorenean, eta susta dezatela Merkataritzarekin zerikusia duten Jabetza Intelektualeko Eskubideen Alderdiei buruzko akordioetan jasotako betebehar jakin batzuk aldi baterako eta une jakin baterako salbuets ditzatela. Hegoafrikak eta Indiak proposatutako salbuespenak jabetza intelektuala eta ezagutza partekatzeko aukera erraztuko luke. Ekimen horren bidez, jabetza intelektualak sortutako monopolioak saihestu eta segurtasun juridikorik eza ezabatuko litzateke, jarduteko askatasuna eskainiz eta lankidetza ahalbidetuz, COVID-19rako txertoen eskuragarritasuna, irisgarritasuna eta iriste-erraztasuna areagotuz eta bizkortuz mundu mailan.

Gure gizarteek dagoeneko prezio altua ordaindu dute bizitzetan eta atzerapen ekonomikoan pandemiaren ondorioz, eta hori egunez egun hazi besterik ez da egiten. Horrez gainera, diru publikoaren kopuru handiak daude COVID-19rako teknologien berrikuntzaren atzean. Guztion interesekoa da elkarrekin lan egitea, txertoa herritar guztiengana eta mundu guztiarengana ahalik eta azkarren iritsiko dela ziurtatzeko, eta, horretarako, premiazkoa da lankidetzan aritzea eta hori eragozten duten oztopo guztiak ezabatzea.

Horregatik guztiagatik:

Espainiako Gobernuari eskatzen diogu mundu osoan lankidetzan jardun dezala eta txertoak garatu eta behar adina kopurutan fabrikatu, eta ondoren, garaiz eta denok jasotzeko moduan banatzea eragozten duten oztopoak ezaba daitezela. Horrek barne-hartzen du beste estatu batzuei laguntza teknikoa eta ekonomikoa ematea, OMEk zientzia eta COVID-19 baliabideak partekatzeko ezarritako mekanismoetan ¿ hala Nola, COVID-19 tresnetarako sarbidearen azeleratzailea (ACT-A) eta herrialdeen artean txertoak berdintasunez banatzeko zutabea (COVAX) - laguntzea.


Europar Batasuneko estatuei eskatzen diegu babes dezatela Indiak eta Hegoafrikak Munduko Merkataritza Erakundean aurkeztutako ekimena, COVID-19ren aurkako borrokara bideratutako txertoen, ekipoen eta tratamenduen gaineko jabetza intelektualeko eskubideen aldi baterako salbuespenari buruzkoa; eta, nolanahi ere, Europako Batzordeak MOMCn babes dezala patenteak aldi baterako etetea; eta eskatzen diegu enpresa farmazeutikoei beren jakintza eta datuak truka ditzatela Munduko Erakundearen bidez (VTACP).
Akordio honen berri emango diegu Espainiako Gobernuko Lehendakaritzari, Autonomia Erkidegoko Osasun Sailari eta Amnistia Internazionala, Mugarik Gabeko Medikuak eta Oxfam Intermón erakundeei.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook