Kultur etxeetan eskaintzen diren tailer eta ikastaroen erakusketa izango da bihar Herriko Plazan - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Kultur etxeetan eskaintzen diren tailer eta ikastaroen erakusketa izango da bihar Herriko Plazan

Kultur etxeetan eskaintzen diren tailer eta ikastaroen erakusketa izango da bihar Herriko Plazan

2018/06/15


Barakaldoko hurbileko zentroek garatuko dituzten ikastaro eta tailerren erakusleiho bihurtuko da Herriko Plaza zapatu honetan. Horrela, jardunaldi osoan, “ikasturtean egiten den lana erakusteko eta horrelako jarduerak herritarren artean sustatzeko” herritarrei zuzentzen zaien kultur eskaintzaz gozatu ahal izango da, azaldu du Nerea Canterok.

11:00etan ekingo zaio Hiritarren Gela jardunaldiari. Plaza osora banatuko dira jarduerak (zura zizelkatzeko tailerrak, bai eta tiffanyak, pachworka eta pintura ere); "2017-2018 ikasturtean ikasleek kultur etxe eta zentro zibikoetan irakaslearen gidaritzapean egindako lanak dira” esan du Canterok.

Tailer irekiak ere izango dira: artisautza, tai jia, pastel-pintura, akuarela-pintura, sevillar dantzak, sabel dantza, Karibeko dantzak, barreterapia eta idazketa sortzailea. Helduei zuzendurik daude guztiak. “Unean plazan dauden barakaldarrek hartuko dute parte tailerrotan”, zehaztu du zinegotziak.


Horrezaz gainera, Karibeko dantzak, haur koreografiak, sevillar eta sabel dantza...; guztiak, 2017-2018 ikasturteko ikasleek eginak. Gure Nahia, Zuhatzuko Abesbatza eta Bengolea abesbatzak izango ditugu, gainera.


Ludoteka eta tailer irekiak izango dira haurrentzako gunean. Bestalde, informazio gune bat jarriko da 2018-2019 ikasturteko informazio-koadernoa eskuratzeko. Hor agertuko dira izena aurretik emateko epea eta ikastaro berrietarako proposamenak.


Beste 20 tailer eta plaza gehiago


Itxia du dagoeneko Udalak hurbileko zentroetako 2018-2019rako kultur eskaintza. Hogei tailer gehiago egingo dira; beraz, guztira 162 tailer eskainiko dira: horietatik, 98 urte osokoak, eta 64, berriz, monografikoak.
Haurtzaroari buruzko tailerrak eskainiko dira, bai eta arte plastikoei, gastronomiari, dantzari, ongizate eta osasunari eta beste hainbat gaiei buruzkoak ere.“Tailer eta plaza kopurua handitzeko ahalegina egin dugu, oso ondo hartuak izaten baitira tailerrak eta ikastaroak barakaldarren arten” azaldu du Kultura zinegotzi Nerea Canterok. Horrela, bada, datorren ikasturtean 2.239 plaza eskainiko dira (iaz, 2.047); horrek esan nahi du 192 plaza gehiago izango direla.


Udaleko web orrian eskuratu ahal izango da informazio osoa bai eta Barakaldoko kultur etxe eta hurbileko zentroetan ere. “Datorren asteazkenetik (ekainak 21) irailaren 5era arte egin ahal izango dute herritarrek izen-ematea”, adierazi du zinegotziak. “Horregatik egingo dugu bihar Herriko Plazan eskaintzen diren ikastaroen nondik norakoak ezagutzeko eta jendea parte hartzera bultzatzeko jardunaldia”, esanez bukatu du Canterok.

 

Partekatu:
Twitter Facebook