Kultur Hedapeneko programak Lasesarre zelaira bisita eta osasuna sustatzeko tailerrak eskainiko ditu - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Kultur Hedapeneko programak Lasesarre zelaira bisita eta osasuna sustatzeko tailerrak eskainiko ditu

Kultur Hedapeneko programak Lasesarre zelaira bisita eta osasuna sustatzeko tailerrak eskainiko ditu

2017/01/10


Barakaldoko Udalak datorren asteazkenean abiaraziko du Kultur Hedapeneko programaren hiruhileko berria. Hemendik martxora bitartean, 8 hitzaldi eta 15 kultur esperientzia eskainiko dira, besteak beste osasuna sustatzeko tailerrak eta Lasesarre zelaira bisita bertako arkitektura ikusteko.

Hiru hitzaldik formatu desberdina dute, parte-hartzaileek trebetasun eta baliabide praktiko berriak eskuratzeko lagungarri izango duten alde praktikoa edo tailerra baitute. Formatu berri hori ongizate fisikoari eta emozionalari, osasun integralari eta oreka pertsonalari buruzko gaietarako hautatu da. Horrela bada, Mindfulness tailerrak egingo dira; Osakidetzak espazio publikoetan dauden desfibriladoreak nola erabili behar diren azaltzeko saio bat emango du; Guraso Eskolak familiei zuzendutako hitzaldi-tailerra antolatuko du, bertan, Jose Gironek adimen emozionala baliatuz hezteko baliabideak emango ditu; eta azkenez, Grupo Alpino Turista mendi taldeko Kepa Lizarraga kirol medikuak mendian osasunez gozatzeko aholkuak emango ditu.

Kultur esperientziei dagokienez, jarduera guztiek eskaintzen diete herritarrei aisia eta kulturaren esperientzia bizitzeko edota bertan parte hartzeko aukera. Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) egoitza bisitatu ez ezik, Musika Kontserbatorioko orkestraren entsegu orokorra ikusi eta Eduardo Arroyo arkitektoaren obra eta Barakaldon XXI. mendeko arkitektura erreferente den Lasesarre estadiora bisita ere egin ahal izango da besteak beste. Hiruhileko honetarako antolatu diren 15 kultur proposamenetako 11 jarduera doakoak dira.

Kultur Hedapeneko programak berrikuntzak sartzen eta inguruko beste programa soziokulturalekin sinergiak sortzen dihardu. Aurreko hiruhilekoan (urria-abendua) 6 hitzaldi eman ziren, eta 160 lagunek hartu zuen parte. Kultur esperientziak 23 inguru izan ziren, eta 1.462 lagunek hartu zuten parte (600, Zientziaren Azokakoak).

PROGRAMAZIOA

URTARRILA
Asteazkena, hilak 11: IRAKURKETA KLUBA. 1. saioa. Lucia Berlinen “Manual para mujeres de la limpieza” liburuaz hitz egiteko topaketa. Clara Campoamor Zentro Zibikoan, 19:00etan.
Asteazkena, hilak 18: HITZALDI DIDAKTIKOA (Ikusleen Kluba). ”El teatro dentro del teatro. Vaivén recrea la república infantil de Janusz Korczak”. Josu Montero. Idazlea eta literatura kritikaria. Clara Campoamor Zentro Zibikoan, 19:00etan.

Larunbata, hilak 21: IKUSLEEN KLUBA. “Último tren a Treblinka” obra ikustera joango da taldea. Barakaldo Antzokian. 20:00etan. Izena emateko epea urtarrilaren 11n hasiko da.
Asteazkena, hilak 25: HITZALDIA. Mendian osasunez gozatzeko aholkuak. Kepa Lizarraga. BFAko kirol medikua. GATB mendi taldearen XII. aste alpinoa. Clara Campoamor Zentro Zibikoan, 19:00etan.

Larunbata, hilak 28: POESIA ERREZITALDIA. “Urte Berriko poesia kontzertua” Clara Campoamor Zentro Zibikoan, 19:30ean.

 


OTSAILA

Asteazkena, hilak 1: HITZALDIA-TAILERRA. Osasun integrala sustatzeko gela. Apaldu estresa, mindfulness tekniken bidez. Nieves Barredo. Psikologoa. Clara Campoamor Zentro Zibikoan, 19:00etan.
Asteazkena, hilak 8: IRAKURKETA KLUBA. 2. saioa. Arto Paasilinnaren “Delicioso suicidio en grupo” liburuaz hitz egiteko topaketa. Clara Campoamor Zentro Zibikoan, 19:00etan.
Asteazkena, hilak 15: HITZALDIA-TAILERRA. Inteligentzia emozionala baliatuz hezi. José J. Girón. Barakaldoko Guraso Eskola. Gurutzetako Zentro Zibikoan. 18:00etan.
Asteazkena, hilak 22: HITZALDI DIDAKTIKOA. “August Renoir: la verdad óptica filtrada por la poesía”. “Renoir: intimitatea” erakusketara bisita egin aurretik. Lucía García. Arte Ederretan lizentziatua. Clara Campoamor Zentro Zibikoan, 19:00etan.
Larunbata, hilak 18: “Bihotzaren Hitzak” maitasun gutunen XXII. lehiaketaren sari banaketaren EKITALDIA. Gurutzetako Zentro Zibikoan, 19:00etan. Gonbidapena behar da.
Larunbata, hilak 25: POESIA ERREZITALDIA. “Orain hilak ditugu”. Poesia-topaketa Karmele Jaio olerkariarekin. Clara Campoamor Zentro Zibikoan, 19:30ean.
Astelehena, hilak 27: BISITA GIDATUA “Renoir: intimitatea” erakusketara. Arte Ederretako Museoa. Izena emateko epea urtarrilaren 16an hasiko da.

MARTXOA
Asteazkena, hilak 1: Musika-Musica jaialdia testuinguruan kokatu. HITZALDIA ETA KONTZERTUA. Kontserbatorioko orkestra. Barakaldoko Musika Kontserbatorioan. 19:00etan.
Osteguna, hilak 2: “India es nombre de mujer” ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA eta TOPAKETA Asuntzi Martinez Ezketa argazkilariarekin. Clara Campoamor Zentro Zibikoan, 19:00etan.

Asteazkena, hilak 8: IRAKURKETA KLUBA. 3. saioa. “Poesia soy yo. Poetas españolas del siglo XX (1886-1960)” antologiaz mintzatzeko talde topaketa. Clara Campoamor Zentro Zibikoan, 19:00etan.
Asteazkena, hilak 15: HITZALDIA. XXI. mendeko arkitektura Barakaldon. Eduardo Arroyo: Lasesarre futbol zelaia. Arkikultura. Clara Campoamor Zentro Zibikoan, 19:00etan.
Ostirala, hilak 17: BISITA DIDAKTIKOA BOS-Bilbao Orkestra Sinfonikoaren egoitzara. Emankizunaren aurreko entsegu orokorra (Ikusleen Kluba). Euskalduna Jauregian. Izen-emateak doan, urtarrilaren 16tik aurrera.
Larunbata, hilak 18: IKUSLEEN KLUBA. BOS-Bilbao Orkestra Sinfonikoa & Ana María Valderrama kontzertura joango da taldea. Barakaldo Antzokian. 20:00etan. Izena emateko epea urtarrilaren 16an hasiko da.
Asteazkena, hilak 22: HITZALDI DIDAKTIKOA: “El expresionismo abstracto o el heroísmo subjetivo del arte de posguerra”. “Espresionismo abstraktua” erakusketa bisitatu aurretik. Lucía García. Arte Ederretan lizentziatua. Clara Campoamor Zentro Zibikoan, 19:00etan.
Osteguna, hilak 23: BISITA GIDATUA “Espresionismo abstraktua” erakusketara. Guggenheim Museoan. Izena emateko epea urtarrilaren 16an hasiko da.

Ostirala, hilak 24: BISITA GIDATUA Barakaldoko Lasesarre futbol zelaira. 17:30ean. Banaka nahiz familian. Izen-emateak doan, urtarrilaren 16tik aurrera.
Larunbata, hilak 25: POESIA ERREZITALDIA. “Poesía soy yo”. XX. mendeko emakumeek idatzitako poesia antologia. Clara Campoamor Zentro Zibikoan, 19:30ean.
Asteazkena, hilak 29: HITZALDIA-TAILERRA. Osasun integrala sustatzeko gela. Nola erabili desfibriladore automatikoa. Osakidetza. Clara Campoamor Zentro Zibikoan, 19:00etan.

 

Partekatu:
Twitter Facebook