La Milagrosa eskolaren aldeko ekimen bat onartu du Barakaldok - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 



Hasiera > Albisteak > La Milagrosa eskolaren aldeko ekimen bat onartu du Barakaldok

La Milagrosa eskolaren aldeko ekimen bat onartu du Barakaldok

2017/01/27


La Milagrosa ikastetxe hitzartuko familia eta irakasleen eskeen alde egin zuen atzo Barakaldoko Udalbatzak. Eskolaren bizi iraupena izan zuen ardatz atzoko udal osoko bilkurak: ikastetxea publiko bihurtzeko proposamena gaitzetsi zuen Udalbatzak, eta aurrera atera zen, ordea, ikastetxeak Barakaldon jarraitzeko behar diren kudeaketak egin ditzatela Eusko Jaurlaritzari eta Barakaldoko Udalari eskatzeko proposamena. “2015ean, Alkatetzara heldu, eta arazo horretaz jabetu bezain laster hasi ginen eskolak zabalik jarrai dezan ahaleginak egiten, eta, horrelaxe jarraituko dugu, gure esku dagoen guztian" adierazi du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.


EAJ eta PPren aldeko botoez egin zuen aurrera ekimenak. “Aldeko botoa eman genuen, gure helburua beti izan baita, Miranda Fundazioaren eta Ikastola Federazioaren artean topagunea aurkitzea, eta, hala izaten jarraitzen du, joan den ostegunean zabaldutako elkarrizketarako aukera berriarekin. Gure hirian, erakunde bien arteko elkarbizitza sustatu nahi dugu” azpimarratu du Del Campok. “Egoera zaila da, zalantzarik gabe, eta denboraz urri gabiltza, astelehenean hasten baita matrikulazio-epea; baina, segundo bat geratzen den bitartean, itxaropenak gori dirau" berretsi du.


Alde horretatik, erakunde biei eskatu die nork bere aldetik ahal duen guztia jar dezala negoziatzerakoan, Ikasleen Gurasoen Elkarteak lortu nahi duen proiektuak aurrera egin dezan. Izan ere, asteazken arratsaldean, lehenengo aldiz elkartu ziren Ikastolen Federazioa, IGE eta Miranda Fundazioa, eta "atzo goizean, Patronatuari hitzordua eskatu nion, batzarrean zer gertatu zen jakiteko”.
Bide batez, barkamena eskatu nahi du Alkateak atzoko Udal Osoko Bilkuran suertatutako gertakari negargarriengatik. “PSE harro zegoen onartu zen ekimena defendatzeaz, baina, azkenean, ez zuen berak aurkezutatako mozioa onartu, eta horrek esan nahi du, nabarmentzea besterik ez zuela bilatzen, azken 16 urteotan ezertxo ere egin ez duelako” azaldu du. “Familiei eta irakasleei erantzun egoki bat emateko indarrak batu beharrean, Alkatearen aurka aritu ziren, demagogia politikoa eginez: eragindakoek momentu honetan behar dutenaren aukakoa, hain justu ere” azpimarratu du.


Bestalde, EH Bilduk eta Irabazik ikastetxea publiko bihur dadila eskatuz aurkeztutako proposamena gaitzetsi zuten. “EAJ-PNVren gobernu taldeak La Milagrosari sostengua ematen jarraitzen du, baina ez dugu ikastetxea publiko bihurtzearen alde egin nahi, ez baita hori gurasoek nahi dutena. Hezkuntzako sailburuari nire bidez helarazi zioten gutunean, ikastetxe hitzartu izaten jarraitu nahi zutela adierazten zuten, eta, aste honetan, berretsi egin digute orduan eskatutakoa" azaldu du Alkateak.


MEATZETAKO INSTALAZIOAK LAGATZEA
Mozio horretan bertan, antzinako Meatzetako unibertsitate-eskolako instalazioak erabiltzen lagatzea eskatzen zen, han bertan jarrai dezaten eskolak ematen. “Alkate naizen aldetik, auzotarrekin argi eta garbi aritzea da nire erantzukizuna, eta ez, ordea, igurikimen aizunak sortzea. IGEk bezala La Milagrosako irakasleek ongi baino hobeto dakite Meatzetako instalazioen erabilerak baduela xedea” gogorarazi du Del Campok.


Gaur egun, 17 ikasgela darabiltza La Milagrosak. Lehengo Meatzetako Eskolak 18 dauzka, eta horietatik 7 Trueba institutuko ikasleek darabiltzate, eta, beste 3ak gobernu taldeak ikasle barakaldarrei ikasketetan laguntzeko eskainitako ikasteko erabiltzen dira. “La Milagrosa eta Truebaren arteko elkarbizitza ezinezkoa da, hark 130 ikasle baitauzka instalazio horietan; eta are gutxiago Alkarturerekikoa,, 270 ikasle mugitu beharko bailituzke Lehen Hezkuntzako eraikina hobetzeko” argitu du Alkateak.
Berriz ere eskatu du barkamena Del Campok “atzo Udal Osoko Bilkuran gertatutako eztabaida negargarriagatik, indarrak batu beharrean, Alkatearen aurka aritu baitziren”.


MATRUKULAZIOA, ETA ITZULKETA AUKERA


Negoziazioa aurrera badoan arrean, denbora-muga dugu, eta familiek B plana behar dute, datorren ikasturterako. Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzarekin soluziobide bat bilatzeko ahalegina egin da, La Milagrosako ikasleak beste ikastetxe batzuetara eramateko. “IGEri jakinarazi zaio, ikasle guztiak Barakaldoko bi ikastetxetan birkokatuko dituztela: batetik, Haur eta Lehen Hezkuntzakoak, eta, bestetik, Bigarrenekoak” aurreratu du Del Campok. “Eskerrak eman nahi dizkiogu Hezkuntza Sailari, gurasoek familiak aintzat hartzeko egindako eskaria kontuan hartu dutelako” adierazi du.
Familiaren batek hiriko beste ikastetxe batean egiten badu matrikula, eta bitartean, Ikastolen Federazioak eta Miranda Fundazioak akordioa ixten badute matrikulazio epea hasi eta gero, Eusko Jaurlaritzak itzuli egingo dizkie matrikulak.


MEATZETAKO IRITSI-ERRAZTASUNA


Gutun bat helarazi dio, bestalde, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloak Eusko Jaurlaritzari Meatzetako institutuko iritsi-erraztasuna hobetu beharra dagoela adierazteko. “Gure helburuetako bat da hiriko zentro publikoetara pertsona ororen iritsi-erraztasuna bermatzea, eta Meatzetako Eskola ez da salbuespena. Horregatik adierazi diogu Eusko Jaurlaritzari zentroan igogailua jarri beharko litzatekeela” esanez bukatu du Alkateak.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala