Lapurretei aurrea hartzeko eta segurtasuna ziurtatzeko aholkuak eskaintzeko joango dira udaltzainak adinekoen zentroetara - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Lapurretei aurrea hartzeko eta segurtasuna ziurtatzeko aholkuak eskaintzeko joango dira udaltzainak adinekoen zentroetara

Lapurretei aurrea hartzeko eta segurtasuna ziurtatzeko aholkuak eskaintzeko joango dira udaltzainak adinekoen zentroetara

2017/04/25


Barakaldoko Udaltzaingoak prestatu du adinekoei zuzendutako Prebentzio eta Segurtasun Gida, etxe barruko eta etxetik kanpoko lapurreta eta iruzurrak saihesteko. Zuzenean aurkeztuko da gida hiriko adinekoentzako zentroetan, liburuxkan ageri diren aholku eta gomendioak sakonago azaltzeko.

Mintzaldiek ordubete iraungo dute, eta datorren maiatzaren 2an hasiko dira, La Siebe Lagun Zentroan. “Geroz eta adineko gehiago daukagu, eta gure betebeharra da haien segurtasuna bermatzea, hala etxean nola etxetik kanpo. Udaltzaingoaren laguntzaz gainera, uste dugu oso garrantzitsua dela beraiek jakitea zer egin dezaketen alferreko arriskuak saihesteko” adierazi du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.


Gidaren eta mintzaldien helburuak dira: Adinekoen gerta dakizkiekeen mehatxuei (lapurreta, iruzurra, lan eremuko tratu txarrak) aurrea hartzea; Segurtasun Indarrenganako konfiantza sustatzea eta pertsonen eta erakunde desberdinen arteko komunikazioa hobetzea, erantzuna hobea izan dadin.

 


“Hainbat gunetan, kontu handiagoa izan behar dute adinekoek: etxean, kalean, banketxeetan, bidaiatzean, familia esparruan eta Internet edo mugikorra erabiltzerakoan” esan du Alkateak. “Horiek guztiak izango dituzte kontuan adinekoen segurtasuna bermatzeko zentroz zentro ibiliko diren udaltzainek”.


SEGURTASUNA HOBETZEKO AHOLKUAK


Hona hemen, besteak beste, emango diren aholkuak: atarietara ez sartzea ezezagunen bat baldin badago barruan; etxean su-hilgailua edukitzea, su txikiren bat sortzen bada ez bada ere; etxera sartutakoan, atea giltzez ixtea; kutxazainean ez diru asko ateratzea; telefonoaren memorian, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren, Suhiltzaileen eta Osakidetzako zenbakiak edukitzea; lurretik hurbil, telefono bat edukitzea; ordu txikietan deitzen dutenekin mesfidati izatea eta ezezagunen maletarik ez hartzea.


Barakaldoko biztanleriaren % 24, gutxi gorabehera 22.700 pertsona, 65 urtetik gorakoa da. “Barakaldoko adinekoen zentroetan 6.000tik gora lagun dago; beraz, ekimen egokia dela uste dugu. Askotan entzun baditugu ere aholkuok, sarritan ez ditugu kontuan izaten. Baina, aholkuak udaltzainek beraiek azalduz gero, praktikan jarriko dituztela espero dugu" esanez bukatu du Del Campok.


Batera antolatu dute ekimena Herritarren Segurtasuna eta Gizarte Ekintza arloek. “Proposamena udaltzainek egindakoa denez, eskerrak emateko aprobetxatu nahi dut udalerriko adineko jendearekin duten konpromisoagatik” adierazi du Del Campok.


Maiatzean emango dira mintzaldiak:
Maiatzak 2, asteartea. 18:00h La Sieb Lagun Zentroan (Bakea, 27)
Maiatzak 22, asteazkenean. 18:00h Erreka Ortu Zentroa
(Hilario Agapito kalea)
Maiatzak 4, osteguna 18:00h Bizitza Lasaia Zentroa
(Gernikako Arbola, 68)
Maiatzak 9, asteartea. 18:00h Gure Toki Zentroa (Zorrilla, 17)
Maiatzak 10, asteazkena. 18:00h Anaiak ISZ
(Anaien parkea)
Maiatzak 11, osteguna 18:00h Arrontegi Zentroa
(Gaztela-Mantxa, 5)
Maiatzak 16, asteartea. 18:00h Etxatxu Zentroa (Lurkitzaga, 5)
Maiatzak 17, asteazkena. 18:00h Argenta Zentroa (Argenta, 8)
Maiatzak 30, asteartea. 18:00h Gurutze Lagun Zentroa (Balejo, 7)

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala