Lorategi Botanikoko lanek dirauten bitartean, fauna babesteko gune bi egokitu ditu Udalak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Lorategi Botanikoko lanek dirauten bitartean, fauna babesteko gune bi egokitu ditu Udalak

Lorategi Botanikoko lanek dirauten bitartean, fauna babesteko gune bi egokitu ditu Udalak

2018/06/05


Juan Ramón Rubial Lorategi Botanikoa berritzeko lanak joan den astean abiarazi ziren, eta besteak beste, ur-filtrazioak antzeman diren lekuak konpondu, eta urmaela, ur-jauzia eta argiak berrituko dira, bai eta txarto dagoen zoladura eta haurren jolasgunea ere. Erdialdeko urmaelean dagoeneko hasita dauden lanek dirauten bitartean, beren-beregi egokitu diren bi gunetara eraman da bertako fauna, dortokek, karpek eta ahateek Lorategi Botanikoan jarrai dezaten.


Horrela bada, Udalak putzu txiki bi egokitu ditu Lorategiaren behealdean (ur-jauziaren aldean) eta urmaeleko urez (bertako elikagaiak izateko) eta ur berriaz bete dira.


Putzu batean urmaeleko karpak sartu dira, eta bestean dortokak. Base Gorria arduratu da.


Lorategi Botanikoko urmaelean habia zuten ahateak parkearen behealdera eraman dira.


Animaliak zainduta eta babestuta daude lanak hasi ziren lehen unetik Azpiegitura eta Ingurumen arloek egin duten lan koordinatuari esker, bai eta langileen lanari esker ere, guztiei animaliekiko errespetua eskatu baitzaie. Lanak amaitutakoan, fauna berriro bere habitatera eramango da.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala