Lorategi Botanikoko Natur Gela gaurtik aurrera asteazken arratsaldero egongo da zabalik ikasleak joan daitezen. - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Lorategi Botanikoko Natur Gela gaurtik aurrera asteazken arratsaldero egongo da zabalik ikasleak joan daitezen.

Lorategi Botanikoko Natur Gela gaurtik aurrera asteazken arratsaldero egongo da zabalik ikasleak joan daitezen.

2022/02/02


Udalak jakinarazi du Ramón Rubial Lorategi Botanikoko Natur Gela gaurtik aurrera asteazken arratsaldero egongo dela zabalik. Neurri horren helburua honako hau da: "ikasleek eta beren senideek jardueretan parte-hartzea erraztea", izan ere, Barakaldoko ikastetxe publiko gehienetako ikasleek lansaio trinkoa dute asteazkenetan, eta beraz, arratsaldean ez dute klaserik.

"Natur Gelako programazioaren alde bat familiari zuzenduta dago, baina ikastetxeekin ere hainbat bisita gidatu ditugu adostuta, izan ere, gure ustez, ingurumen heziketa ikasgeletatik harago joan beha da. Jarduera ludikoen bidez aldaketa klimatikoak eragiten dituen kalteei buruz eta ingurumena zaintzeko beharraz hausnartzen da" adierazi du.

Beraz, instalazioak zabalik egongo dira astelehenetik ostiralera 10.00etatik 13.00etara eta asteazkenetan 16.00etatik 19.00etara.

Otsailean, Natur Gelan "Perretxikoak gure basoetan" erakusketa izango da, Barakaldoko Elkarte Mikologikoa da antolatzailea joan den hilabetetik. Hilabeteko jardueren artean, berriz ere, nabarmentzekoak dira Ramón Rubial Lorategi Botanikoko bisita gidatuak: otsaileko asteazkenetan (9, 16 eta 23) 11:30tik aurrera, gazteleraz, eta ostiraletan (11, 18 eta 25) ordu horretan ere, euskaraz.

Jakarandazko bitxiak egiteko tailerra ere egongo da: otsailaren 15ean (asteartea) 11.30ean, gazteleraz, eta 17an (osteguna), ordu horretan, euskaraz. Otsaileko programazioari amaiera emateko "Saguzarrak, gaueko ezezagunak" hitzaldiak izango dira: otsailaren 16an (asteazkena) 18:00etan, gazteleraz, eta hurrengo astean, 23an, ordu horretan, euskaraz.

BISITA GIDATUAK `NAHIERAN¿

Udalak gogorarazi du Natur Gelak ere bisita gidatuak antolatzen dituela Ramón Rubial Lorategi Botanikoan eta Munoa finkako lorategietan. Horiek dira hiriko erdigunean dauden bi natura bitxi nagusiak. "Ibilbide horiek programazioan txertatu ditugu, izan ere, Barakaldoko zein beste udalerrietako auzotarrek oso gustuko dituzte" adierazi du arro Garapen Jasangarrirako eta Ingurune Naturala Zaintzeko zinegotziak.

Jarduera horietan eta Natur Gelako gainerako programazioan interesa duen edonork horiei buruzko informazioa jaso eta izena eman dezake 695748832 zenbakira deituta. Aurrez aurre egiteko aukera ere badago Natur Gelan bertan edota mezu elektroniko bat bidali daiteke honako helbide elektroniko honetara: Naturgela@barakaldo.eus.

Izena eman dezakezu Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) 010 zenbakira deituta, Barakaldotik, edota 94 478 92 00 zenbakira, udalerritik kanpo deituz gero, edo BarakaldoApp aplikazioaren bidez (Google Play plataforman deskargatu) edo udal webguneko egoitza elektronikoaren bidez (www.barakaldo.eus).

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

 

Partekatu:
Twitter Facebook