Maskoten mikrotxipa kontrolatzeko kanpaina jarri du abian Udaltzaingoak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Maskoten mikrotxipa kontrolatzeko kanpaina jarri du abian Udaltzaingoak

Maskoten mikrotxipa kontrolatzeko kanpaina jarri du abian Udaltzaingoak

2019/06/25


 Aste honetan hasiko du Barakaldoko Udaltzaingoak parke eta txakurguneetako maskotek derrigorrezkoa duten txipa kontrolatzeko kanpaina.

Bost milatik gora txakur dauzkagu Barakaldon. Kopuru handia denez, herritarren eta maskoten arteko elkarbizitza antolatzen hasi gara. Hori dela eta City Dog proiektu aitzindariari ekin zion Udalak, maskoten jabe zibikoei tailerrak, ikastaroak... oparitzeko. Horrez gainera, txakurrentzako lau parkez hornituta dago hiria: San Bizenten, Zuhatzun, Lasesarren eta Lutxanan.

"Etxean maskota bat edukitzeak dakartzan betebeharrez jabetu behar dute herritarrek. Hala ere, asko dira kalera derrigorrezkoa duten txipik gabe irteten diren txakurrak, ze, galduz gero, berehala aurkitu ditzakegu", azaldu du Ingurumen Arloko Gorka Zubiaurre zinegotziak.

Azalaren azpian txertatzen zaien tamaina txikiko zenbakizko identifikazio mekanismoa da mikrotxipa, eta ez die kalterik eragiten. Datu-base bati lotua dago txipa, eta txakurra galtzen bada, erraz identifikatzen dute albaitari-klinika edo txakurtegi batera heltzen direnean. "Aldi berean, maskotak abandonatzen dituzten jabe eta arduradunak identifikatzeko balio du, eta horrela lortuko dugu maskota abandonatzea dohain ez izatea", adierazi du Zubiaurrek.

Aldian behin ibiliko dira udaltzainak hiriko parke eta txakurguneetan mikrotxipak irakurtzeko gailuz horniturik. Arriskutsuak izan daitezkeen arrazek derrigorrezko muturrekoa eraman behar dutela zainduko dute, bide batez

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala