Musikaren Europako Egunean, Udal Kontserbatorioko ikasleak eta Musika Bandak kontzertuak emango dituzte kalean - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Musikaren Europako Egunean, Udal Kontserbatorioko ikasleak eta Musika Bandak kontzertuak emango dituzte kalean

Musikaren Europako Egunean, Udal Kontserbatorioko ikasleak eta Musika Bandak kontzertuak emango dituzte kalean

2018/06/19


Musikaren Europako Egunean, Barakaldok harro erakutsiko ditu udal baliabideak. Barakaldoko Udal Musika Kontserbatorioko ikasleak eta Udal Banda kalera irtengo dira datorren ostegunean, ekainak 21, kontzertuak zuzenean eskaintzera. “Musikak presentzia handia du Barakaldon, eta horregatik, Musikaren Europako Egunak eskaintzen digun aukera hau aprobetxatu nahi dugu gure hirian ematen den musika-prestakuntza nabarmentzeko, bai eta gure Musika Banda ere” azaldu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.


Bizkaian Udal Kontserbatorio gutxi daude, eta bat Barakaldokoa da, Bilbokoa beste bat, eta Leioako mistoa beste bat. Urtean, 300 ikaslek egiten dute prestakuntza, titulu ofiziala lortu eta ibilbide profesionala garatzeko. Datorren ostegunean, ekainak 21, prestakuntza egin duten ikasle batzuek Munoa Finkako lorategiaren zenbait lekutan kokatu, eta diziplina desberdinetako kontzertuak eskainiko dizkigute.


Emanaldiak 18:00etan hasiko dira danbor bandarekin, eta 18:30ean, biolinen duoa izango dugu. 18:45ean, akordeoien txanda izango da, eta 19:00etan, perkusioko txikien taldea. Kontzertuek jarraitzen dute Munoa parkean. Horrela bada, 19:30ean, hari-instrumentuak izango ditugu, eta 19:45ean, haize eta perkusioko instrumentuak. 20:00etan, perkusioko talde batek joko du, eta 20:30ean, ekitaldiari amaiera emateko, Udal Musika Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoak sei gai (horien artean estreinaldi bat) interpretatuko ditu“ esan du Del Campok.


“Oso programa berezia da, eta ziur nago herritar asko harrituko dituela. Eguraldia lagun badugu, ostegun arratsaldean esperientzia aparta izango da Munoa Finkan paseoan ibiltzea, gure altxorraz inguraturik, goi-mailako musikaz gozatzeko bide izango baitugu” azpimarratu du alkateak. “Ekimen honi esker, 2015ean herritarrentzat berreskuratutako kultur ondarea nabarmentzeko beste aukera bat dugu”.


Udal Musika Bandaren kontzertua Herriko Plazan


Musikaren Europako Egunean, Alberto Garcia Espinak zuzendutako Udal Musika Banda zuzenean ere entzun ahal izango dugu. Kontzertua 18:30ean hasiko da Herriko Plazako eszenatokian eta 21:30era arte egongo da jotzen.


Munoa Finkako eta Herriko Plazako kontzertuak doan eta herritar ororentzat izango dira. “Uste dut musikaz gozatzeko aukera paregabea izango dugula; eta bereziki, zigilu barakaldarra daraman musikaz, eta Musikaren Europako Egunean harro egon gaitezke daukagun musikaz” esan du amaitzeko Del Campo alkateak.

 

Partekatu:
Twitter Facebook