Nafar bat eta madrildar bat bat izan dira Amodiozko Gutunen XXII. Lehiaketaren lehen sarien irabazleak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Nafar bat eta madrildar bat bat izan dira Amodiozko Gutunen XXII. Lehiaketaren lehen sarien irabazleak

Nafar bat eta madrildar bat bat izan dira Amodiozko Gutunen XXII. Lehiaketaren lehen sarien irabazleak

2017/02/15


Datorren larunbatean banatuko dira “Bihotzaren Hitzak” Amodiozko Gutunen XXII. lehiaketaren sariak. Aurten, lehen sariak gizonezko bik eraman dituzte, Nafarroako José Aldasoro Jauregik eta Madrileko Amando García Nuñok, euskarazko eta gaztelerazko kategoriatan hurrenez hurren. Lehiaketaren azken ekitaldia Gurutzetako Zentro Zibikoan egingo da 19:00etan.

Aurten, lehiaketara aurkeztu diren 273 gutunetatik zortzi izan dira sarituak. Larunbat arratsaldean irakurriko dira epaimahaikide izan diren euskara eta letretako hiru adituek hautatu dituzten idazki sarituak. Honako hauek izan dira aurtengo mahaikideak: Joseba Koldobika, euskal filologian lizentziatua eta Udal Euskaltegiko zuzendaria; Miren Josune Muñoz, filologoa, literatur kritikaria eta ikertzailea, eta Fabián Laespada, filologoa eta Deustuko unibertsitateko irakaslea.

Aurtengo lehiaketara euskarazko 37 gutun aurkeztu dira, eta horietako hiru hauek hautatu dira: lehen saria Jose Aldasorok jaso du `Blessing´ gutunarekin; bigarrena, Gipuzkoako Iñigo Legorburuk, `Maitasun Aberts Dislexikoa´ gutunarekin, eta hirugarrena, Gipuzkoako María Asunción Azurzak, `Nire senar Maitagarria´ gutunarekin.

Gaztelaniazko kategorian, lehen saria Madrileko Amando García Nuñok irabazi du `Salus, dinero y acaso (desamor)´ gutunarekin; bigarrena, Bartzelonako Angel Figuerobak, `La playa de Cristal´ gutunarekin, eta hirugarrena, Malagako Jesus Maria Cobok, `La Decisión´ gutunarekin.

Sari bereziei dagokienez, tokiko egilerik onenaren saria Virginia Juradorentzat izan da, `Sasiburu´ gutunarekin. Kategoria berriko gutunik originalenaren saria Maria Josefina de la Hozek irabazi du `Anonimo´ gutunarekin.
Guztira, 1.575 euro banatuko dira saritan. Lehenengo sariak, 300 eurokoak bakoitza,; bi akzesitak 175 eurokoak (bakoitza); bertako egilerik onenaren saria 175 eurokoa, eta gutunik originalenaren saria, 100 eurokoa.

AMODIOZKO GUTUN IBILTARIAK


“Irabazle guztiak zoriondu nahi ditugu, bai eta literatur zaleek 22. urtea bete duen lehiaketa honetan jarritako konfiantza eskertu ere” azpimarratu du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok. Aurreko urteetan bezala, aurten ere Bizkaitik jaso ditugu gutun gehien, baina %40, 29 probintzia desberdinetatik heldu zaizkigu.


“Lehiaketa ibiltaria dela ere esan dezakegu, aurten esaterako, Panama, Ekuador, Mexiko eta Alemaniatik etorritako gutunak izan ditugu. “Badakigu ahalegin handiagoa egin behar dutela atzerriko parte-hartzaileek, bai eta kostua ere handiagoa dela, eta horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei” esan du zinegotziak.


Euskarazko 37 gutunek hartu dute parte aurten, Barakaldotik iritsitako %10. “Euskarazkoak gero eta gehiago dira. Iaz ere 37 gutun izan genituen, baina 2015ean, 22 izan ziren” gogorarazi du Canterok.

 

Partekatu:
Twitter Facebook