Partaidetzaren kontseiluak eta barrutiko kontseiluak berehala abian jartzea eskatu du EAJ-PNVk - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Partaidetzaren kontseiluak eta barrutiko kontseiluak berehala abian jartzea eskatu du EAJ-PNVk

Partaidetzaren kontseiluak eta barrutiko kontseiluak berehala abian jartzea eskatu du EAJ-PNVk

2014/09/09


Euzko Alderdi Jeltzaleak goiz honetan bi mozio aurkeztu ditu Alkateari partaidetzaren kontseiluak eta barrutiko kontseiluak berehala abian jartzea eskatzeko. Honela, barakaldarrek gure udalak hartutako erabakietan parte hartu ahalko lukete.

Alkateak eta bere taldeak goiz honetan aurkeztutako bi mozioren aldeko botoa ematea espero dugu. Gogoratu behar dugu mozio horiek osoko bilkuran tratatzea alkatearen eskubidea dela (espero dugu beraien bozketa ez eragoztea, erregu bihurtuz edo ukatuz).

13 urte akordioak ez betetzen, urte asko dira, beraz, gure auzokideak errespetatzea eskatzen dugu. Barakaldo udalerri partizipatibo bihurtzea ahalbitzeko ordua da, gure auzokideek erabakietan parte har dezaten eta beste erakunde batzuek gure herria eredu bezala izateko. Barakaldoko sozialistek benetan taldean jokatu nahi duten edo bakarrik jokatzen jarraitzea nahiago duten ikusiko dugu.

Partekatu:
Twitter Facebook