Pauli eta Jose erraldoiak, XX. mende hasierako lantegi eta baserri arteko bizikidetza gogoratzeko etorri dira Barakaldora - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Pauli eta Jose erraldoiak, XX. mende hasierako lantegi eta baserri arteko bizikidetza gogoratzeko etorri dira Barakaldora

Pauli eta Jose erraldoiak, XX. mende hasierako lantegi eta baserri arteko bizikidetza gogoratzeko etorri dira Barakaldora

2021/07/07


Emakumezkoa, baserritarra eta nekazaria Gizonezkoa, berriz, lantegi bateko langilea. Eta San Rokeko erromeria barakaldarrean sortutako maitasun debekatua. Horixe da Barakaldoko Udalak XXI. mendearen hasierako historia gogoratzeko eta bizirik mantentzeko sortu dituen Pauli eta Jose erraldoi berrien historia; garai hartan fabrikaren eta baserriaren artean zegoen gatazkak markatutakoa.

Pauli eta Jose, Garate y Garate artisau nafarrak sortutako erraldoi berriak, hiriko auzoak zeharkatuko dituzte Erraldoien Ibilbidea proiektuarekin, uztailaren 12tik 24ra bitarteko arratsaldeetan, barakaldarrei beren buruak aurkezteko.

"Nahi baino gehiago itxaron behar izan dugu Pauli eta Jose ezagutzera emateko, baina, azkenean, gaur hemen dauzkagu gurekin", adierazi du Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotziak. "Oraindik ezin izango ditugu dantzan jarri festa-giroan, Barakaldoko gainerako erraldoi eta buruhandiekin batera. Hala ere, horiek ezagutu, horiekin argazkiak atera eta antolatu diren jolas batzuen bitartez haien historia ezagutu ahal izango dugu", azaldu du Canterok. "Jarduera horiekin gure tradizioei eta gure folkloreari balioa eman nahi diegu, uste baitugu festa herrikoiak, bertako pertsonaiak eta sinbologia ezagutzea funtsezkoa dela, baloratu, babestu eta denboran zehar defenda ditzagun; bai eta, gure Barakaldoko nortasuna sortzen laguntzen duela ere", azpimarratu du zinegotziak.

Cantero zinegotziak aurreratu duenez, une berezietan dantza egin nahi duten dantza-talde barakaldarren eskura egongo dira, auzoetako zaindarien jaietan, esaterako.

IBILBIDEA AUZOZ AUZO
Pauli eta Joseren historia Percal eta Mahón zartzuelan islatu zuen Ernesto Perea Vitorica idazle barakaldarrak. Berak zioenez, San Roke erromerian José -langile eta, ondoren, peritu industriala - eta Pauliren arteko maitasunari beto jartzen diote neskaren gurasoek, alabarentzat Gabasa baserrirako senar nekazaria nahi baitute. Baina industria-enpresa berri batek desjabetuko du baserria. Dena ondo amaitzen bada ere, Jose lantegiko tailerren zuzendari bihurtuko da, Paulirekin ezkonduta, eta biak haren gurasoekin batera biziko dira handitutako, berritutako eta estiloari eutsitako baserrian, zeina enpresako goi-mailako langileen bulegoetarako eta etxebizitzetarako erabiliko baitzen.

Barakaldon barrena egingo duten ibilbidean, Pauli eta Josek lehenbizi Burtzeña auzoa ezagutuko dute, datorren astelehenean, hilak 12. Asteartean, berriz, Kastrexa; asteazkenean, Retuerto; ostegunean, hilak 15, Lutxana. Ostiralean, hilak 16, Gurutzetan egongo dira; larunbatean, hilak 17, Arrontegin; eta igandean, hilak 18, Errekatxon.

Hurrengo astean, astelehenean, hilak 19, Beurko-Bagatzan; asteartean, hilak 20, Llanon; asteazkenean, Zuhatzu-Arteagabeitian; ostegunean, hilak 22, Urbanen; ostiralean, hilak 23, Gorostitzan, eta larunbatean, hilak 24, San Bizenten. 18:00etatik 21:00etara egin ahalko zaie bisita. Bisitan, Ezagutzen al dituzu Pauli eta Jose paperezko Comecocos-etara jolastu ahal izango dira: 8 galderen bidez, gure erraldoien eta Barakaldoko iraganeko historiaren oinarrizko datu batzuk ikasiko dituzte.

Gainera,, Barakaldoko erraldoien joko birtuala sortu da. Abentura horretan, 10 urtetik gorako edonork gozatu ahal izango du asmakizunak, enigmak eta galderen erantzunak asmatzen eta Barakaldon, 1800ean, Pauli eta Josék zituzten ohiturei buruz ikasten. Jokoa astelehenetik aurrera izango da www.barakaldo.eus udal-webgunean.

"Berebiziko garrantzia du gure benetako funtsa, gure jatorria, gure historia, gure kidetasun-sentimendua alde batera ez uzteak, eta horregatik animatu nahi ditugu herritarrak Barakaldoko erraldoien familiako bi kide berriak ezagutzera", esan du Canterok amaitzeko.

(Iturria: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala