PSEk Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzari aurka egiteko Barakaldoko udala erabiltzea arduragabea dela uste du EAJ-PNVk - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > PSEk Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzari aurka egiteko Barakaldoko udala erabiltzea arduragabea dela uste du EAJ-PNVk

PSEk Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzari aurka egiteko Barakaldoko udala erabiltzea arduragabea dela uste du EAJ-PNVk

2013/09/27


Euzko Alderdi Jeltzaleak Barakaldoko alkate eta bere alderdiaren (PSE) jarrera larritzat eta arduragabetzat hartzen du, gure udala ariete gisa erabiltzen du eta, arreta desbideratzen saiatzeko, eta udalaren buruan ez dagoen kudeaketa agerian ez geratzeko.

KONTRATAZIO MAHAIAK

PSEk oposizioko taldeak kontratazio mahaietan ordezkatuta, hitzarekin baina botorik gabe, egotearen alde ez agertzea kezkagarritzat hartzen du EAJ-PNVk. Mahai hauetan barakaldarren diruarekin ordaintzen diren zerbitzuak erabaki eta kontratzen dira.

ERREKATXORAKO AUTOBUSA

Erakundeen arteko konfrontazio estrategia horretan, atzo sozialistek legez kanpoko ekimen bat proposatu eta bozkatu zuten, Foru Aldundiak hainbat auzo Errekatxorekin lotzen dituen autobusa mantentzea planteatu zuten eta. PSEri atzo berriro gogoratu genien bezala, Errekatxo-Barakaldo linea udalaren eskumena da eta Udala da Kbusen bidez zerbitzua eman behar duena.

 

IKASTETXEETAKO LANAK

Honetan, PSEren erasoen helburua Eusko Jaurlaritza izan zen, Eusko Jaurlaritzari ikastetxeetan lanak egiteko diru-laguntzen deialdia zabaltzea eskatu zioten.

Gobernu taldeak eskaera hori ez erretiratzeak EAJ-PNV harritu zuen, argitalpena berehalakoa dela baitakite (datu hau ezagutzen zuten aurreko uztailaren 24an haien mozioa aurkeztu zutenean, hilabete horretan bertan Baliabide Materialen eta Azpiegituren zuzendariak Barakaldoko Hezkuntza sailaren teknikariari, gaiagatik galdetzeko deitu zuena, konfirmatu ziolako).

Partekatu:
Twitter Facebook