PSEk Gurutzetako moduluaren arazoan errentagarritasun politikoa bilatzea deitoratzen du Barakaldoko EAJ-PNVk - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > PSEk Gurutzetako moduluaren arazoan errentagarritasun politikoa bilatzea deitoratzen du Barakaldoko EAJ-PNVk

PSEk Gurutzetako moduluaren arazoan errentagarritasun politikoa bilatzea deitoratzen du Barakaldoko EAJ-PNVk

2013/07/29


Euzko Alderdi Jeltzaleak Barakaldoko PSEren arduragabeko jarrera deitoratzen du, Gurutzetako moduluak bizi duen egoerari etekin politikoa ateratzen saiatzen da eta. Zehazki, bere alderdiak arazo hau eragin zuen, Patxi López lehendakaria zenean eta bere gobernuak modulua kudeatzen duen elkartearekiko hitzarmena ez berritzea erabaki zuen.

EAJ-PNVk Gurutzetako modulua babestu, babesten eta babestuko du. Halaber, PSEk gai honetan sortu nahi duen ikuskizun lotsagarri eta penagarria dela eta moduluko profesional eta erabiltzaileei barkamena eskatzen diegu. Patxi Lópezi esker, gai hau beraien alderdikideek arazo bihurtu zuten.

Partekatu:
Twitter Facebook