Retuertoko anbulatorioa urteko lehen hiruhilekoan hasiko da martxan - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Retuertoko anbulatorioa urteko lehen hiruhilekoan hasiko da martxan

Retuertoko anbulatorioa urteko lehen hiruhilekoan hasiko da martxan

2018/10/24


Barakaldoko Retuerto auzoak anbulatorio berria izango du 2019ko lehen hiruhilekoan. Barakaldoko alkatea gaur goizean izan da auzoan eta lanak egiten ari diren lekuraino ere joan da. Badirudi, joan den hilabetean hasitako lanek martxa ona daramatela. Ekipamendu berria San Inazio guneko Babes Ofizialeko eraikinen etxabean dago eta bi solairu ditu.


“Auzoko bizilagunak gogotsu eta ilusioz beterik daude anbulatorioa martxan jartzeko lanek aurrera egiten dutela ikustean” azaldu du alkateak. Amaia del Campok osasun zentro hau abiarazteko beharra dagoela hainbat aldiz helarazi dio Eusko Jaurlaritzari, zeren eta barakaldar asko baitira osasun-arreta izateko Bakearaino joan behar dutenak.


Retuerton bizi diren 5.500 bizilagunek izango dute osasun-ekipamendu berriaren onura. Osasun-zentro berriak 450 metro karratu ditu eta bi solairutan dago banaturik. Eusko Jaurlaritzak 550.000 euroko inbertsioa egin du.


Lanak lau hilabetetan amaitzea, eta osasun ekipamendua hilabete batean jartzea espero da. “Gutxi barru, Retuertoko bizilagunen bizi-kalitatea nabarmen hobetuko da osasun-arreta etxe ondoan izatean” esan du alkateak.

 

Partekatu:
Twitter Facebook