Sexu-askatasunaren alde lortutako guztia ospatzeko deia egiten du Barakaldok, betiere, gero eta jende gehiago askatasunean bizi eta mintza dadin ahalegina egiteari utzi gabe - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Sexu-askatasunaren alde lortutako guztia ospatzeko deia egiten du Barakaldok, betiere, gero eta jende gehiago askatasunean bizi eta mintza dadin ahalegina egiteari utzi gabe

Sexu-askatasunaren alde lortutako guztia ospatzeko deia egiten du Barakaldok, betiere, gero eta jende gehiago askatasunean bizi eta mintza dadin ahalegina egiteari utzi gabe

2021/06/28


Gaur ospatzen da Sexu Askatasunaren Nazioarteko Eguna, sexu-askatasunaren arloan emandako aurrerapauso guztiak erreibindikatu eta ikusgaitzeko, ez ezik oraindik lortzeko daukagun guztia agerian jartzeko ere.

Aurten hirugarrenez jarraian jarri du martxan Barakaldok Aniztasunaren Lorategia deritzon ekimena Foruetan eta Orfeoi Barakaldarraren kalean, LGTBI kolektiboaren eskubideak eta askatasuna ikusgaitzeko helburuz.


"Barakaldoko Udalak urte hauetan borrokatu diren pertsona guztiak aintzatetsi eta ahaldundu nahi ditu, haiei esker lortu baitugu gaur egun daukagun egoera. Era berean, Sexu Askatasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta aho batez onartutako Adierazpen Instituzionalean adierazi genuen bezala, azpimarratu nahi dugu ezin diogula erne egoteari utzi, ugaritu egin baitira sexu- eta genero-aniztasunaren aurka argi eta garbi dauden sektore eta alderdi politiko jakin batzuen diskurtsoak eta planteamenduak, eta horrek zuzeneko ondorioak ditu: batetik, trans kolektiboaren eskubideak aitortzearen aurkako jarrera; eta bestetik, duela gutxi Basaurin gertatutakoak bezalako gero eta eraso gehiago gertatzea", nabarmendu du Emakume Arloko zinegotzi Rakel Olallak.
"Horregatik da horren beharrezkoa LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko borroka ikusgaitzen jarraitzea. Barakaldon datozen hilabeteetan izango ditugun lorategiak LGTBI kolektiboa eta haren eskubideak aintzat hartzeko oso modu bisuala dira.

Barakaldo beti izan da hiri anitza, errespetuzkoa eta aldarrikatzailea, eta lorategi horien bidez agerian jarri nahi dugu hori, normalizaziorako eta berdintasunerako guztiok libre bizi eta maitatu ahal izateko urratsak egiten jarraitu ahal izateko", adierazi du.

Gaurko egunean, nor bere erara izateko eta desiratzeko harrotasuna aldarrikatzen da.

Horregatik guztiagatik, egun hau sexu-askapenaren alde ematen ari garen aurrerapauso guztiak ospatzeko aprobetxatzera animatzen dugu euskal gizartea, ahaztu gabe gizarte osoaren lana dela erne ibiltzea, horren alde borrokatzen jarraitzea eta pertsona guztiak askatasunean bizi eta adierazi ahal izatea bermatzea", esan du Olallak.

Azkenik, Udalak barakaldarrak animatu nahi ditu gizarte-mugimenduek, foro publikoek, komunikabideek eta sare sozialek aniztasunaren aldeko borroka- eta harrotasun-eguna dela ikusarazteko egiten dituzten sentsibilizazio- eta aldarrikapen-ekitaldiekin bat egitera.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook