Udala Etxean proiektuak tramitafácil sistema egoitza elektronikoaren erabiltzaileen beharrizanetara egokitzea ahalbidetzen dion plataforma bat txertatu du - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Udala Etxean proiektuak tramitafácil sistema egoitza elektronikoaren erabiltzaileen beharrizanetara egokitzea ahalbidetzen dion plataforma bat txertatu du

Udala Etxean proiektuak tramitafácil sistema egoitza elektronikoaren erabiltzaileen beharrizanetara egokitzea ahalbidetzen dion plataforma bat txertatu du

2022/01/13


Udala Etxean proiektua Barakaldoko Udalak jarri zuen abian administrazioarekin egin ohi diren kudeaketa telematikoak errazteko, eta aliatu berria du. Plataforma berri horri esker, Udalak jakin ahal izango du nola erabiltzen duten erabiltzaileek herritarrei laguntzeko eta gidatzeko zerbitzaria, eta zeintzuk diren egoitza elektronikoa erabiltzean dituzten premia nagusiak. Helburua tresna hobetzea eta izapide telematikoak egiten dituzten pertsonen beharretara egokitzea da, horrela, zerbitzu gero eta praktikoago eta errazagoa sortzeko.

Amaia del Campo alkateak plataforma berria aurkeztu du gaur goizean proiektuaren arduraduna den Carol Zabacorekin batera. Adimen artifizialeko plataforma berriak ebaluatzea, emaitzak neurtzea eta emaitza horiek hobetzen dituzten osteko ekintzak egitea ahalbidetzen du. Davis, Dynatracen Adimen Artifizialak, herritarrek Administrazioarekin duten harremana errazten lagunduko duen etengabe hobetzeko prozesu bat ahalbidetuko du.

Nola ebaluatzen da beraz eta nola funtzionatuko luke etengabe hobetzeko prozesu honek? Hasierako emaitzak eta abiapuntu bat ematen dira, eta Udalak zehazten du zer ekintza edo ekimen jarri beharko liratekeen abian herritar gehiagok gaitutako kanal digitalak erabiltzeko, ahalik eta esperientzia onenarekin. "Azken finean, izapide elektroniko bat abiarazi duten eta hori amaitzea lortu ez duten pertsonen bideo anonimizatuak ikusi ahal izango dira; eta aurkitu diren arazoen eta abandonu-tasen arabera diseinuak, hizkuntza edo azpiko azpiegiturak hobetuz", azaldu du Carol Zabacok.

Era berean, herritarraren esperientzia digitala ere hobetu ahal izango da denbora errealean neurtuz, azpiko zerbitzuek errendimendu ona eta erabilgarritasun handia izan dezatela bermatzeko xedearekin.

Izapide digitalen erabilgarritasuna ere hobetu ahal izango da, herritarrek egin ohi dituzten izapideak simulatzen dituzten roboten bidez neurtuta. Horrela, modu proaktiboan lan egin ahal izango da, eta zerbitzuetan arazoei aurrea hartu ahalko zaie eta horiek ebatzi ahalko dira, herritarrei eragin baino lehen.

Era berean, Adimen Artifiziala zerbitzu informatikoen eragiketari aplikatuko diogu, eta horrela, Adimen Artifizialak ohartarazi du izapideetan arazoak daudela, eta automatikoki zehaztuko du arazo horien kausa. Hala, erabilgarritasunik gabeko denbora-tarteak murriztuko dira, eta ez die herritarrei eragingo.

ZABALKUNDE-KANPAINA

Plataforma martxan jarri berri da. "Gaur egun, izapide elektroniko bat abiarazten duten pertsonen % 57ak izapide hori amaitzen du. Gure helburua orain da tramitafácil sistemari esker ehuneko hori % 100ekoa izan dadila", azaldu du Carol Zabacok, zerbitzuaren arduradunak.

Horretarako, Udalak zabalkunde-kanpaina bat jarriko du martxan 2022. urte osoan zehar, ahalik eta pertsona gehienengana iristeko, zerbitzari laguntzailearen berri emanez. "Ziur gaude oso tresna erabilgarria dela, alkateak zioen bezala, konfidantza lortzeko online kudeaketak eta izapideak egiterakoan. Eta hori da hain zuzen ere bilatzen duguna, Udalarekin izan ohi diren komunikazioak ez daitezela izan gogaikarriak eta errazagoak izan daitezela edozein pertsonarentzat, teknologia berriekin duen esperientzia-maila gorabehera", adierazi du.

Kanpaina Inguralderekin batera egingo da; izan ere, tramitafácil sistemak ez baitie laguntzen soilik barakaldarrei, baita merkataritza, ostalaritza edo tokiko enpresetako arduradunei ere; horiek ere harremanak izaten baitituzte Udalarekin, lizentziak eskatzeko orduan eta abar.

Kanpaina Kbus-en, mahaietako QRetan, infografietan, sare sozialetan, komunikabideetan eta abarretan ikusi ahalko dira.

UDALA ETXEAN SARIA

Udala Etxean proiektuak, pasa den ostiralean, kanal anitzeko arreta integralaren proiekturik onenaren saria jaso zuen CNIS Berrikuntzaren eta Zerbitzu Publikoen XI. Kongresu Nazionalean. Amaia del Campo Barakaldoko alkateak Madrilera bidaiatu zuen saria jasotzeko. Sari horretan ehun bat hautagai eta 37 finalista izan ziren guztira. "Oso harro gaude aitorpen honengatik eta ildo horretan lan egitera bultzatzen gaitu", adierazi du alkateak.

(ITURRIA: Barakaldoko Udala)

Partekatu:
Twitter Facebook