Udalak Babcock Wilcox taldeko auzokideekin akordioa sinatu du Lorategi Botanikoari eusteko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Udalak Babcock Wilcox taldeko auzokideekin akordioa sinatu du Lorategi Botanikoari eusteko

Udalak Babcock Wilcox taldeko auzokideekin akordioa sinatu du Lorategi Botanikoari eusteko

2017/04/04


Barakaldoko alkateak, Amaia del Campok, gaur goizean, akordio bat sinatu du Babcock Wilcox taldeko bederatzi auzo-erkidegorekin, Udalak orain dela hamar urte haiekin zuen egoera bukatutzat emateko. Izan ere, une horretan aurreko gobernu taldeak martxan jarri zuen auzo-erkidego horiei 1000 metro karratu inguruko lursailaren jabetza kentzea, Juan Ramon Rubial Lorategi Botanikoa egiteko. Talde barakaldar horretako auzokideek ez zuten ordainik jaso, haien lursailak okupatu ziren arren. Hori dela eta, 2015ean prozedura judizialari ekin zioten haien eskubideak erreklamatzeko.

Jabetza erregistroaren arabera, Babcock Wilcoxeko auzokideak lursailaren jabeak dira, bere garaian desjabetu zena Lorategi Botanikoa egiteko. Zehazki, auzo-erkidegoek El Hayedo izeneko espazioa erreklamatzen dute. Aurreko gobernu taldeak desjabetza espedientea martxan jarri zuen2007ko otsailean -2007ko 1357 zenbakidun dekretua -, baina ez zen izapidetu amaiera arte.


Egoera ikusten da, lehen begiratuan, Lorategi Botanikoaren gune horretan. Bertan, hesi batek parkea eta auzo-erkidegoen bide pribatua banatzen ditu. 2015eko martxoan, bederatzi auzo-erkidego batu ziren bide judizialera jotzeko, okupatutako lurzorua erreklamatzeko, 1,6 milioi eurotan tasatzen dutena, kalte-galerez gain, behin-behinean 20.000 eurotan balioetsi zutenak. ¨Arazo hori kudeatzeko modua mehatxu bilakatu zen Lorategi Botanikoa bera zaintzeko, zeren eta Babcockeko auzokideek lursail horiek lorategiaren parte izateari utzi eta itzul ziezaietela erreklamatzen zuten¨, azaldu du Del Campok. ¨Ondorio ekonomikoez ez hitz egiteagatik, prozedura judizial batek udal kutxari sor lekiokeena¨, gaineratu du.
LANKIDETZA HITZARMENA

Hirigintza Arloak aspalditik dihardu jabeei lasaitasuna emango dien irtenbide bat bilatzen, barakaldarrek gustuko duten aisia eta jolas gune garrantzitsua den Lorategi Botanikoaren titulartasun publikoa mantenduz.


Hala, gaur akordio bat sinatu da. Horren bidez, Udalak 424.572 euro ordainduko ditu Lorategi Botanikoan erabiltzen diren 985 metro karratuengatik.


Era berean, akordioak jasotzen du Babcockeko auzokideek lagatzen dutela Lorategi Botanikoaren ondoan dagoen bide pribatua, ¨barakaldar guztiek erabil dezaten¨, adierazi du Del Campok. Udalak konpromisoa hartu du iraganbide hori urbanizatzeko galtzada asfaltatuz, eta hiri altzariak eta lorategiz hornitutako guneak argiztatuz. ¨Horrela, espazio hori Lorategi Botanikoaren irudiarekin integratuko dugu, gaur egun bi guneak banatzen dituen eta, botanikoa hain gune preziatua izanik, irudi eskasa ematen duen hesia kentzeko.


Operazio horretan 285.434,83 euro inbertituko dira, obra aprobetxatuz ureztapenezko, ibaiko eta gorotzeko hornikuntza berriak sartzeko.


¨Uste dugu Barakaldorentzat oso berri ona dela, zeren eta Babcockeko auzokideei konponbidea ematen baitzaie, modu ulertezinean hamar urte daramatzate haien lursailen ordainketaren zain; Lorategi Botanikoa mantentzea bermatzen da, lursailik ez dela galduko ziurtatuz, eta ekiditen da Udala prozesu judizial berri batean sartzea¨, ziurtatu du Del Campok.


¨Edozein kasutan, ezin dugu ahaztu gai honen kudeaketa dela eta, 400.000 euro erabili behar ditugula lursailak ordaintzeko auzo-erkidegoei. Diru hori hiriaren beste hobekuntzetan inberti zitekeen¨, gogorarazi du.


¨Dagoeneko azaldu genuen diru-soberakina iragarri genuenean, Udalak aurre egin behar die hainbat ordainketa eta epai judizialei, eta aurreztea horien mende egongo da¨, adierazi du Del Campok. ¨Ordainketa horiek egiterakoan, gaur erakusten ari garen moduan, lehenik eta behin kaltetutako Barakaldoko auzokideak egongo dira, eta, ondoren, enpresak¨, bukatu du.

 

Partekatu:
Twitter Facebook