Proposamenak, beste hobekuntza batzuen artean, herri gehiagok bonuari etekina atera diezaiotela eta bonua kultura alor gehiagotara hel dadila planteatzen du.
Euzko Alderdi Jeltzaleak goiz honetan mozio bat aurkeztu du arratsalde honetako osoko bilkuran tratatzeko. Mozio honen bidez eskatzen da Barakaldoko Udalak Eusko Jaurlaritzari EAEko hiritarren eskura gaur egun daukagun baino bonu hobea jartzeko eska diezaiola.
Xedea da Kultura Bonuari ahalik eta udalerri gehien atxikitzea eta Kultura alor gehiagotara heltzea (egungo bonuak balio du erosteko: liburuak, diskoak, museo, zinema, antzoki edo kontzertuetarako sarrerak) eta erabiltzaileentzat erabileraren araberako neurriak kontuan hartuta egitea.
Partekatu: