Udalak herritarren konplizitatea bereganatu nahi du, garbiketaren arloan gertatzen diren gizalegearen aurkako ekintzak bukarazteko - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Udalak herritarren konplizitatea bereganatu nahi du, garbiketaren arloan gertatzen diren gizalegearen aurkako ekintzak bukarazteko

Udalak herritarren konplizitatea bereganatu nahi du, garbiketaren arloan gertatzen diren gizalegearen aurkako ekintzak bukarazteko

2017/04/28


Maiatzaren 2an emango dio hasiera Barakaldoko Udalak hiriko garbiketa hobetzea lortu nahi duen sentikortze kanpainari. “Keinu xumeak baino ez dizkizugu eskatzen” leloaren bidez laguntza eskatzen zaie barakaldarrei, Barakaldoko hiria garbiagoa eta atseginagoa izan dadin. Herritarren konpromisoa lortu nahi du Udalak, herritarrek beraiek Udalera bidalitako kexetako askotan agertzen diren gizalegearen aurkako zenbait jokaera hobetzeko: zabor poltsak edukiontzietatik kanpo uztea, txakurren kakak ez jasotzea, mutxikinak eta pipa azalak lurrera botatzea, besteak beste.

“Gure ohiko jokaera eta keinuak bihur dezakete Barakaldo garbitasunagatik nabarmentzen den hiri” ziurtatu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok. “Badakigu sarri egin izan ditugula horrelako ekintzak oharkabean. Badakigu, ordea, poltsa edukiontzitik kanpo utzi beharrean, ez dela asko kostatzen barrura sartzea” azaldu du. Eta hori da, hain zuzen ere, kanpainak azpimarratu nahi duena. Udalaren ekimen berri honek ez du batere kosturik izango, Bide Garbiketa Zerbitzua kudeatzen duen enpresaren eginbeharretako batzuk baitira horiek.


Azken hilotan, Udalak dituen komunikazio bideetatik, herritar askok agertu du bilketa pneumatikoko edukiontzietatik kanpo uzten diren poltsei buruzko kexa. “Arazo estetikoaz gainera, poltsa edukiontzitik kanpo uzteak usain txarra eragiten du, bai eta arratoiak erakartzen ere” gogorarazi du Alkateak. “Gainera, zabor bilketa zerbitzuetan diharduten langileentzako aparteko lana da poltsak jasotzea. Lan horren kostua urtean 5000.000 eurokoa da" iragarri du. “Beste helburu baterako erabiltzea legoke zenbait herritar, merkatari eta ostalariren gizalegearen aurkako jokaera horren ondorioz ordaindu beharreko dirutza hori”.

Kanpaina honetan, argi geratzen da gizalegezko jokaerak sustatu nahi dituela Udalak, hiriko bizikidetzari mesede egiteko. Helburu horrek bat egiten du, gainera, gizalegea aintzat hartzen duten maskoten jabeak saritzeko ‘Barakaldo City Dog’ kanpainarekin.
Txakurrei eta haien kakei buruzkoak dira, hain zuzen ere, herritarrek Udalari bidalitako kexetako asko. “”Ez ezazu utz barregarri” da txakurren jabeak hiria garbi uzteak duen garrantziak jabearazteko aukeratu den leloa, eta “ez bakarrik Barakaldoko kale zikinek eskaintzen duten irudiagatik, baizik eta herritarrei ere enbarazuak saihesteko ere" esan du Del Campok.


Aspaldidanik eman die Udalak herritarrei txakurren kakak bildu eta zaborretara botatzeko erraztasuna. Plastikozko poltsak emateko 145 tantai daude sakabanatuta udalerriko parke eta kaleetan. Urtero, 25.ooo eskularru-poltsa eskaintzen dira, eta 102.000 eurokoa da gastua. “Herritarrari laguntza emateko konpromisoa hartu du Udalak, eta behar diren neurri guztiak hartuko dira hirian ez dadin txakur gorotz bat ere kaleetan gera. Badakigu herritar gehienak konprometiturik daudena, baina beste ahalegin bat egiteko garaia heldu da. Txakur jabeek jakin behar dute Barakaldoko kale eta parkeak barakaldar guztien gune komunak direla” azpimarratu du.


KOMUNIKABIDEETAN, KOMUNIKAZIO DIGITALETAN, DIPTIKOETAN...


Hilabete osoan iraungo du sentikortze kanpainak, eta idatziko prentsan bezala, irratian, on line, Metroan, Bizkaibusen eta udalerriko kaleetan ere agertuko da, diptikoetan, postontzietan eta karteletan. “Herritar guztiona da Barakaldo, hirian bizi garen guztiona. Gure erantzukizuna da, beraz, herritar garen aldetik, arauak bete, eta hiria garbi mantendu eta ondarea zaintzeko ahalegina egitea” esan du, laburbilduz, Alkateak. “Hiritar garen aldetik, lehentasuna eman behar diogu gure hiria zaindu eta mantentzeko erantzukizunari. Horrela bakarrik lortuko baitugu, keinu xumeak eginez eta bizikidetzari begirunea erakutsiz, Barakaldoko handi izatea, bai eta garbi eta atsegina ere”.

 

 

Partekatu:
Twitter Facebook