Palestinako bandera San Bizente plazan jarriko da. Barakaldoko Udalak Bozeramaileen Batzordearen ondoren erabaki du kokapena. Bandera jartzea keinu sinbolikoa da, Israel Palestinan egiten ari den genozidioa gaitzesteko. Mahai gainean hainbat proposamen izan ostean, alkateak eskerrak eman dizkie talde politikoei gai honen inguruko eztabaida politikoa alde batera uzteagatik eta giza eskubideen defentsari lehentasuna emateagatik.
Barakaldon Palestinako bandera bat jartzeko ekimena aurreko osoko bilkuran eztabaidatu zen, udaletxeko balkoian jartzeko eskatuz. Kokapen hori ezinezkoa da; izan ere, udal-idazkariak zioenez, ordenamendu juridikoaren aurkakoa da. Horregatik, protesta-keinu hori egiteko egokia izan daitekeen beste gune bat bilatu da, modu parte-hartzailean. Azkenik, San Bizente plazako mastak hartuko du orain Palestinako bandera.
Udala bandera erosten ari da eta datozen egunetan jartzea espero da.
(ITURRIA:Barakaldoko Udala)
Partekatu:
Facebook