Udaltzaingoko motoristen unitatea martxan jarri da - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ

 

Hasiera > Albisteak > Udaltzaingoko motoristen unitatea martxan jarri da

Udaltzaingoko motoristen unitatea martxan jarri da

2015/12/09


Barakaldoko Udaltzaingoak zerbitzuak handitu egin ditu. Iragan astelehenean martxan jarri zen motoristen unitate berriari esker, Udaltzaingoaren zerbitzua indartu eta hiriko auzoetan polizia gehiago ere egongo da. Beste eginkizun batzuen artean, Udaltzaingoaren motozikleta zerbitzuak zirkulazioa eta aparkalekuak zainduko ditu, eta gainera, hirian gatazkatsuak izan daitezkeen guneetan ere arituko da.

Hauteskunde-kanpainan hartutako konpromisoetako bat Udaltzaingoa hobetzea izan da. Aurreko gobernu taldeak maiatzean, hauteskunde-garaian, motoristen unitatea martxan jarriko zuela iragarri bazuen ere, alkatetzara gobernu talde berria heltzean, espedientea erabat hutsik zegoen, hortaz, zerotik hasi behar izan zenez, atzeratu egin da zerbitzua martxan jartzeko unea.

Horrela bada, joan den urrian, gobernu taldeak lau motor erosi zituen, Udaltzaingoak hirian barrena ibiltzeko ibilgailu bizkorragoa eta arinagoa izan dezan. “Motoristen unitatearekin azkarrago erantzungo zaie gure kaleetan eta errepidean sortu daitezkeen arazoei. Motorrak automobilak iritsi ezin diren lekuetan ibili, eta auto-ilarak daudenean ere hobeto mugi daitezke, beraz, unitate hau martxan jartzea oso ona izango dela Barakaldorentzat uste dugu” azpimarratu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok. “Gainera, hirian piboteak kendu ondoren, egon daitezkeen trafikoko arau-hausteei buruzko kontrola ere egingo dute, adibide bat espaloien gainean aparkatzen den ala ez zaintzea izan daiteke” adierazi du.

Motoristen unitatea zortzi udaltzainek (zazpi gizon eta emakume bat) osatzen dute eta lauko bi taldetan arituko dira astelehenetik larunbatera, bai goizeko, bai arratsaldeko txandetan. Egutegia egiteko, teknikariek irizpide batzuk jarri dituzte helburu, hala nola trafikoaren intentsitatea. “Aste barruan dagoen trafikoak ez du zerikusirik igandean dagoenarekin, hirian trafiko gutxien dagoen eguna baita” azaldu du Del Campok.

MOTOR UNITATE BERRIAREN EGINKIZUNAK

Motoristen unitatearen eginkizun espezifikoak honakoak izango dira: zaintzea, trafikoa arautzea eta kontrolatzea eta bide segurtasuna. Horrela, udaltzainen presentzia indartu egingo da, bai hirigunean, bai trafikoaren eragina izan dezaketen guneetan: N-634 errepidea, Megapark ingurua, BECen egiten diren ekitaldiak, espaloietan aparkatzea, anaien parkea edo oinezkoentzako gune zabalak. Izan ere, “esparru horietan eskaini dezakete prebentzio lan etengabea, bai eta azkarrago erantzun ere edozein gertakizunen aurrean, ibilgailu mota hori errazago iristen baita” azaldu du Del Campok. Unitate berria gainerako unitate polizialentzako laguntza ere izango da, azkarrago joan daitekeelako.


Motozikleta berriak 26.000 eurotan erosi dira. Scooter motako 300 cc-ko motozikletak dira, Kinko superdink markakoak eta ABSsistema ere badute.

 

Partekatu:
Menéame Twitter Facebook




KEXA ZAITEZ!

Adiera zaitez! Bidali zure kexa. Zerk kezkatzen zaituen jakin nahi dugu.

Izena:

Posta elektronikoa:

Testua:

Barakaldoko EAJren Facebook profila Barakaldoko EAJren Google + profila Barakaldoko EAJren Twitter profila Barakaldoko EAJren Youtube kanala Barakaldoko EAJren Flickr kanala Barakaldoko EAJren Instagram kanala