Udan, Udala Gurutzeta eta Arteagabeitia ikastetxeetako aterpeak eraikitzen hasiko da - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Udan, Udala Gurutzeta eta Arteagabeitia ikastetxeetako aterpeak eraikitzen hasiko da

Udan, Udala Gurutzeta eta Arteagabeitia ikastetxeetako aterpeak eraikitzen hasiko da

2017/04/21


Gurutzeta eta Arteagabeitia ikastetxeetako ikasleek jolastu ahal izango dute euritik babestuta 2017-2018 ikasturtean zehar. Udalak kontratazio publikora aterako du, hurrengo egunetan, ikastetxeetako kanpoko patioetan bi aterpe egiteko obrak. Bi ikastetxe horietako hezkuntza-erkidegoak askotan egindako eskaera da, eta gobernu taldeak bere gain hartutako konpromisoetan zegoen.


Obrek 600.000 eurotik gorako inbertsioa ekarriko dute, eta ahalbidetuko dute ikasleek kanpoko patioak gehiago eta hobeto erabiltzea. Lanak uda honetan hasiko dira bai Gurutzeta ikastetxe publikoan, bai Arteagabeitiakoan. Proiektuak jasotzen du estaldurak gutxi gorabehera patioaren azaleraren 1.012 metro karratu babestea. Hala, espazio gardena eta oztoporik gabekoa sortuko da, 42x43 metrokoa. Bi kasuetan, estaldura altxatuko da zeharkako zortzi arkupeen bidez.


Aterpe berriek areto-futboleko pista -40x20 metrokoa- izango dute eta zeharka mini basketeko bi pista jarriko dira 22x11 metrokoak. Saskiak estalduraren zutabeetan ainguratuko dira.
Egiturek argiztapen propioa izango dute led motako 32 luminariekin. Bandalismoaren aurkako babesa izango dute, kolperik jasotzen badute, apur ez daitezen.


Obrek, halaber, saneamendu-sare berria egitea jasotzen dute, zeren eta sarearen zati bat desbideratu behar baita, egituren zapatek eragiten diotelako.


Obra bakoitza burutzeko aurrekontua 320.654,05 eurokoa da Gurutzeta ikastetxean eta 313.967,76 eurokoa Arteagabeitia ikastetxean. Guztira 634.621,81 euro dira –BEZa barne-.
¨Amek eta aitek denbora luze daramate obra horiek eskatzen eta gure konpromisoa zeukaten obrak burutzeko. Gaur iragar dezakegu obrak prest daudela lizitaziora ateratzeko eta proiektua burutzeko interesa duten enpresek haien eskaintzak aurkezteko¨, iragarri du Amaia del Campok, Barakaldoko alkateak.

 

Partekatu:
Twitter Facebook