UKEk denboraldi amaierako doako jardunaldiak antolatu ditu: aquamaratoia, Yogako masterclassa eta familia-patinajea - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > UKEk denboraldi amaierako doako jardunaldiak antolatu ditu: aquamaratoia, Yogako masterclassa eta familia-patinajea

UKEk denboraldi amaierako doako jardunaldiak antolatu ditu: aquamaratoia, Yogako masterclassa eta familia-patinajea

2017/05/16


Udal Kirol Erakundeak ekainean amaituko ditu bertako instalazioetan garatzen diren urteko ikastaroak. Abonatuek adierazitako konfiantza eskertze aldera, UKEk denboraldi amaierako jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiok doan izango dira eta honako jarduerak eskainiko ditu: aguamaratoia, Yogako masterclassa, belaunaldiarteko topaketak, gimnastika erritmikoa eta familia-patinajea Gorostitzan.


UKEk aurten lehen aldiz zabaldu dizkie ateak barakaldarrei, abonatuei doako jarduerak eskainiz. Ikasturte osoan, hiru hilabeteka ateak zabalik jardunaldia antolatu du hainbat tailer eskainiz, hala nola pelbiseko zorua, masajeak, txikientzako jolasak...“Ekimen horiek arrakasta handia izan dute abonatuen artean, eta jarduera asko bete egin dira” azaldu du UKEko presidente Gorka Zubiaurrek.


Denboraldi amaierako jardunaldi horiek ikastaroei agur esateko aproposak izango dira, Lasesarre eta Gorostitzako kiroldegietan garatzen diren bai lurreko, bai uretako ikastaroei. Lehen hitzordua ekainaren 10ean izango da, eta horretarako, belaunaldiarteko topaketa bat prestatuta dago: aititak, amamak eta ilobak.


Ekainaren 17an, Gorostitzako barruko igerilekuetan aquamaratoia jarduera egingo da 12:00etatik 14:00etara. Interesatuek ekainaren 12a baino lehen eman beharko dute izena, 10:00etatik 13:00etara, Lasesarreko kiroldegian.


Ekainaren 20an, asteartea, 18:00etan, gimnastika erritmikoko erakustaldia izango da, UKEko gimnastika erritmikoko ikastaroko ikasleek egindakoa. Jarduera 18:00etan egingo da.
Ekainaren 24an harpidedunentzako doako beste jarduera bat egingo da: Yogako masterclassa. 11:30etik 13:00etara, interesatuek diziplina horren onurak frogatu ahal izango dituzte Lasesarre kiroldegian. Izen-emateak 19an, astelehena, -10:00etatik 13:00etara- irekiko dira, Lasesarreko instalazioetan.


Jai-jardunaldiak ekainaren 30ean bukatuko dira Gorostitzan familia-patinajea eginez, urtean zehar jarduera horretan izen emanda egon diren pertsonentzat. Bi talde sortuko dira, eta 17:00etan eta 18:00etan abiatuko dira kiroldegitik.

 

Partekatu:
Twitter Facebook