Zaborrak biltzeko kontratuaren beharkizunak ontzat eman ditu Barakaldoko Udalbatzak - Barakaldoko Euzko Alderdi Jeltzalea

Barakaldoko EAJ Barakaldoko EAJ


Hasiera > Albisteak > Zaborrak biltzeko kontratuaren beharkizunak ontzat eman ditu Barakaldoko Udalbatzak

Zaborrak biltzeko kontratuaren beharkizunak ontzat eman ditu Barakaldoko Udalbatzak

2017/02/24


Berriz atera ahal izango du Barakaldoko Udalak zabor bilketa zerbitzua enkantean hartzeko. Ontzat eman zituen atzo Udalbatzak zerbitzu horren baldintza orriak, alderdi politikoen eta zerbitzuan lanean diharduten langileek egindako proposamenak biltzen dituen kudeaketa berri bati ekiteko.


Horrela, aurrera egingo du uztailean blokeatu zen prozesuak, Garbiketa Publikoko Enpresa Elkarteak aurreko baldintza orriei aurka egin zielako. Ordutik ahalegindu da gobernu taldea dokumentazioa Kontratu Ebazpenen Administrazio Organoaren ebazpenera makurtzen. Horrela, bada, atzo onartutako baldintza orrietara hainbat nobedade bildu dira: kendu egin da udal instalazioak erabiltzeagatiko kanona hobetzen duten lizitatzaileentzat aurreikusitako puntuazioa, eta erantsi, jardunaldiaren deskribapena, aurreko baldintza orrietan ez zegoelako zehaztua. 7 ordukoa izango da bakoitza, eguneko ordutegian.
9.513.989,21 (BEZa barne) euroan lizitatuko da kontratua, eta hari esker, bide garbiketa eta zabor bilketa zerbitzua eguneratuko da, azken kontratuak 10 urte iraun baitzuen. 4 urterako izango da kontratazioa, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da.
Bestalde, ontzat eman zuen atzo Udalbatzak Eusko Jaurlaritzari Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren laguntzetako zenbatekoak zehazterakoan erreferentzia indizeari buruzko hausnarketa egin dezala eskatzen zuen mozioa. DSGE jasotzen dutenek lan mundura sartzeko baliabide eta programa berriak onartzea ere eskatzen zen mozioan.


“EAJ-PNV alderdiak uste du ezinbestekoa dela DSGEk oinarri duen legeari buruzko diagnostiko bat egin, eta goitik behera lantzea, urteen eskarmentuak antzeman dituen hutsune guztiak estaltzeko, beti ere ahaztu gabe, laguntza jasotzen duten pertsonak lan mundura ekartzea dela azken helburua”, adierazi du Alkatetza eta Herritarren Parte-hartze Arloko ziengotziak..


Aho batez onartu zuen Udalbatzak, bestalde, Eusko Jaurlaritzari eskatzea lehenbailehen egin ditzala Retuertoko Osasun Zentroa abian jartzeko egin beharreko tramite guztiak. 399 metro koadrotan artatuko dituzte auzotarrak.
Oposizioko alderdiek atzoko kontu ematearen erabilera alderdikoia zentsuratu nahi du gobernu taldeak, Udalaren publizitate kontratuan engainuz aritu baitziren. “Joan den apirilaren 29an adjudikatutako 229.900 euroko gastua kritikatu zuten, gastua urtebeterakoa zela aipatuz, baina kontratuan argi eta garbi azaltzen da bi urterako dela" azaldu du Zubiaurrek.


Erakunde guztiek dutela aurrekontuetan diru-sail bat argitu du Zubiaurrek herritarrei jardueren eta informazio interesgarriaren berri emateko (hala nola, Inauterien programazioa edo iragarki ofizialak), eta horregatik ez dugu ulertzen zergatik kritikatzen den, gure Udalean, herritarrei informazioa emateko publizitatean dirua erabiltzea.


ASTELEHENEAN, UDALBATZAREN BESTE BILKURA BAT
Udal Musika Kontserbatorioko IGEk aurkeztutako presazko mozioa eztabaidatzea zuen aurreikusia Udalbatzak, ikastetxeko zuzendaritzaren agintaldiaren iraupena aztertzeko.


Birritan geldiarazi zuen Alkateak bilkura Usoako langileak entzuteko. Bigarrenean, bilkurak aurrera egiterik ez zuenez, Alkateak aretoa hustu, eta ateak itxita jarraitzea erabaki zuen. Beraz, proposamena egin behar zutenak ezin izan zirenez agertu, ez zen mozioa eztabaidatzerik izan.


Datorren astean, ezohiko bilkura egiteko konpromisoa hartu zuen Alkateak, horrenbestez.


Udalbatza amaitzean, alkateak tamalgarritzat jo zuen bilkurak izan zuen “garapen arraroa” eta Usoa enpresa batzordeko ordezkariekin egindako elkarrizketen berri eman zien bertan ziren zinegotziei. “Zinegotzi guztiei azaldu zitzaienez, zuzendaritzak zenbait proposamen egin dizkio Usoa lantegiko batzordeari eta negoziazio bidea zabalik dago, harik eta sindikatu-ordezkariek proposamen berria egin arte. Hiru aldiz eskatu zaie proposamena, eta oraindik ez dute aurkeztu” gogorarazi du Zubiaurrek.


Usoa Lantegiko zuzendaritzak joan den asteazkenean deitu zion enpresa batzordeari gaur goizean egingo den bilerara.

 

Partekatu:
Twitter Facebook